Antxina-barri  III. urtea // 80. zenbakia

Napoleon Bonaparte Bilbaon

Adostutako testuak, Frantzian indarrean egozan ideietan oinarrituta, euskal lurraldeetan izandako berezitazunak be batzea lortu eban. Berbarako, 144. artikuluan, euskaldunen berezitasunak eta legeak Gorteetan aztertzea ezartzen eban. Azkenean lortutako testua “Kostituzino Forala” zala esan geinke, askorentzat berba bi honeek kontrajarriak izan arren.

Euskaldun askok begi onez ikusi ebezan Frantziarrek “besopean” ekarritako barriztasunak, batez be, uri handietako merkatariek. Ezaugarri honetan ikusten dogu Bilbao moduko uriak emondako laguntzinoa Napoleonen kideei, Urkijo bera berbarako. Baina baserri eremuan eretxiak ez ziran hain aldekoak, eta Frantziarren kontrako ahalegin armatuak sortu ziran. Dana dala, Frantziarrek euren agintea oraindino gehiago zabaltzea lortu eben eta 1810. urterako Euskal Herri osoa euken euren agintepean, gobernadore militarrakaz. Holan, Thouvenot jeneralak hartu eban Bizkaiko agintea eta egitura forala bertan behera itxi eban, Lurralde Batzordeak sortuz. Agindua ez zan euskaldunen gustokoa izan. Pentsau geinke Napoleonen asmoak beste batzuk zirala, Garat anaiei euskal lurralde guztiak batzen ebazan herrialde barri baten sorreraren azterketea egiteko emondako agindua ezagututa. Baina kontua da euskaldunek gero eta frantziarren kontrako ahalegin gehiago egin ebezala, batez be 1811. urtetik aurera.

Frantziarrek Hego Euskal Herrian izandako eragina 1813an amaitu zan. Gasteiz eta San Martzialeko gudetan izandako porroten ondorioz, Napoleonen gudariek Pirinioetatik beste aldera joan behar izan ebenean.

Urte bete lehenago, Cadizen batutako Espainiarrak Kostituzino barria adostuta euken eta kostituzino liberal barri honegaz hasiko ziran barriro gora-beherak euskaldunentzat eta euren legeentzat.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Jakin badakigu Napoleon Bonaparte militar ospetsuak Historian izan dauan garrantzia. Ia Europa guztia izan eban bere esku. XIX. mendeko hasierako urteetan Europako “Jauna” izan zala esan geinke.

1808ko urriaren 11n, Napoleonen gudarostea Bilbaoko kaleetan sartu zan. Hainbat bilbaotar eta bizkaitarrek bildurrez alde egin baeben be, beste askok ilusino eta gogo biziz onartu eben agintari frantsesa, bere herrialdean, Frantzian ezarritako egitura politikoaren aurrerapenak Bizkaira be luzatuko ebazanaren itxaropenez.

Hurrengo lerroetan Espainiako Historian, Askatasunaren Guda edo “Guerra de la Independencia” deitutako gerreak Bizkaian izan eban garapenaren barri emongo dogu.

1808an jazotakoa ulertzeko urte batzuk atzerago joan behar dogu. Daborduko 1793tik Espaniako eta Frantziako gudariek burrukatu eben Konbentzino Gerran, euskaldunek euren nortasun propioa erakutsi eben. 1795ean Gipuzkoako Batzar Nagusien aginduz, lurralde honetako agintari batzuk frantziarren buruzagiakaz batu ziran, Gipuzkoaren antxinako lege eta foruak errespetau eta gordetearen trukean euskaldunen laguntzinoa eskaintzeko. Eskaintzea onartu egin zan eta Konbentzioko ordezkaria zan Chaudron-Rousseauk 1795ko maiatzaren 10ean sinatu eban akordioa gipuzkoarrakaz. Bilbaotarrei be ondo eretxi jaken gipuzkoarrek egin ebena eta antzeko zeozer egiteko prest agertu ziran. Azken baten, euren erabagian gipuzkoarrakaz pasau zan moduan, garrantzitsuena ez zan Espainia edo Frantziaren menpe egotea, lurraldearen nortasunari eta bizimoduari eustea baino. Eta horretarako, derrigorrezkoa zan lege eta ohiturak gordetea.

Bost urte lehenago Gipuzkoan jazotakoa ikusita, 1808an bizkaitarrek euren erabagia argi euken. Orduan agintean jarritako Napoleonek euskaldunen berezitasunak ezagutzen ebazan eta atoan agindu eban Aldundi edo Diputazino desbardinetako agintari eta ordezkarien batzarra egitea. Asmoa euskal lurraldeentzako konstituzino barri bat sortzea zan, beti be aurretik eta mendeetan zehar lurralde honeetan izandako foru edo legeak kontutan hartuta.

Holan ba, eta Frantziako Enperadorearen nahiak betez, Baionan batu ziran euskaldunak: Bizkaiko ordezkari moduan Juan Jose Mª Yandiola joan zan eta Bilbao uriburuko Konsuladoaren ordezkari lanetan Gabriel Mª Orbegozo. Baionako batzarreko idazkaria, barriz, Mariano Luis Urkijo bilbaotarra izan zan.