Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
Entrekot zatia, bedar-mehe eta piperhauts baltz saltsatan
Osogaiak:
Bedar-mehe purea egiteko:
80 gr. patata-pure .
30 gr. perejil.
30 gr. kipula-zuri.
30 gr. albahakea.
Piperhauts baltz saltsea egiteko:
Litro 1 okela-saldea.
100 gr. piperhauts baltz.
Zelan egin:
Okela zatia behiaren txuletako zati mehetik lortuko dogu, entrekota deitzen jakona.
Bedar-mehe purea egiteko: patata-purea eta bedar guztiak thurmixetik pasauko doguz, dana berde egon arte.
Piperhauts baltz saltsea egiteko: okela-saldea irakiten iminiko dogu piperhauts baltz aleakaz batera, hasieran geunkan kantidadearen erdia lortu arte. Gero, iragazkitik pasau eta serbiduteko momentura arte gordeko dogu.
Platera amaitzeko, okela zatia gatzez puntuan imini eta plantxan alde bat eta bestea egingo doguz, larregi erre barik, entrekota okela gorria baita eta asko eginda sikuegi geratzen dalako. Segiduan, platerean iminiko dogu okela zatia eta ganetik bedar-mehe purea jarriko deutsagu. Honen inguruan, saltsea jarriko dogu eta dena bero-berotan jan beharko da. On egin!
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo lagunok. Gaurkoan, aspaldiko partez, okela plater bat landuko dogu. Behi haragia aukeratu dogu, hazur bako behi txuletea hain zuzen be. Kalean “entrecot” izenagaz ezagutzen da okela zati hau, eta gehienetan plantxan eginda jaten da. Guk, gaurkoan, plater berezi bat egingo dogu. Goazen ba, suetera, zelan egiten dogun ikustera.