Arkaitz Ugartetxea nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen saioan
Epai-mahaia
Epai-mahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izentetan dau. Epaile-taldea 8 persona honeek osotzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Asier Ibaibarriaga, Josu Telleria, Moises Enbeita, Joseba Santxo, Trino Azkoitia eta Iñigo Olabarri.
Epaile horreetatik 6 fijo eta ordezko bat izentetan dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako.
Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.
Gaijartzaileak eta aurkezleak
Asier Ibaibarriaga, Josu Goikoetxea, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Xiomara Gezuraga.
Talde antolatzailea
Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte, Zihara Enbeita, Asier Ibaibarriaga, Iñigo Iruarriazaga, Ardatz Enbeita eta Joana Mendiburu.
Talde honek Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen menpe egingo dau behar.
Laguntzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea da txapelketa honen antolatzailea, baina esan behar da ezinezkoa izango zala maila honetako txapelketa bat antolatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzino barik.
LEHENENGO SAIOAK:
Munitibarreko frontoian, urriaren 10ean 350 bat lagun alkartu ziran lehenengo saioan eta hona hemen bakotxaren puntuazinoa:
Arkaitz Ugartetxea...................... ...386,5
Garikoitz Sarriugarte.......................377,5
Xabier Enbeita................................ 357,5
Urtzi Urrutikoetxea.........................335,5
Ander Salaberria.............................328
Jokin Castaños................................262,5
Bigarren kanporaketa, barriz, Arrigorriagako Lonbo Aretoan izango da urriaren 17an, 17:30etan. Bertsolariak: Jabi Olibares, Iker Belaustegi, Oihana Bartra, Matxalen Zabaljauregi, Juanjo Respaldiza eta Josu Landeta. Aurkezlea: Leire Aurrekoetxea.
Azken txanpan, finalaurreak Bermeon, zemendiaren 21ean, Getxon, zemendiaren 28an, Elorrion, abenduaren 5ean izango dira eta final nagusia, barriz, Bilbaoko Euskalduna Jauregian jokatuko da abenduaren 19an, 17:00etan.
Bizkaie!
Bi urtetik behin jokatzen da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Aurrekoan, 2002an, 65 partehartzaile izan ziran eta aurten, maiatzean zehar izan ziran Eskualdeetako Txapelketetan 70 bertsolarik kantau dabe. Horreetatik 27 sailkatu dira, urriaren 10ean hasi eta abenduaren 19an amaituko dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako.
Helburuak
Bizkaiko esparruetan bertsolaritzea sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea.
Bizkaiko lurralde osora heltzea be bada helburua eta, hori lortzeko, pausu handia emon zan maiatzean, lehen aldiz, Enkarterrietako txapelketa antolatuta.
Egiturea
Azken bi Bizkaiko Bertsolari Txapelketen egitureari eutsiko deutso 2004ko Txapelketak be. Hau da, sasoi batean legez, Eskualdeetako txapelketak egin dira udabarrian, eta udagoienean Bizkaiko Txapelketa jokatuko da.
Hau da aurtengo txapelketaren egiturea:
Eskualdeetako Txapelketak (Udabarrian)
Bizkaiko Txapelketa (Udagoienean):
5 kanporaketa
3 finalaurreko
Finala
Eskualdeetako bertsolari txapelketak
Maiatzean jokatu ziran Bizkaiko 7 eskualdeetako txapelketak. Honeek izan dira eskualdeak: Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Lea-Artibai eta Ipar-Uribe.
Azpimarratzekoa da, aurten lehenengo bider, Enkarterriko txapelketea antolatu dala. Era honetan, txapelketearen helburuetako bat oso-osoan bete da; hau da, Bizkaiko eskualde danetan bertsozaletasuna bultzatu eta bertso-giroa bizitzea.
Parte-hartzaileak
Bizkaiko Txapelketako parte hartzaileak hiru taldetan sailkatu leitekez:
1.- 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finalistak.
Igor Elortza
Unai Iturriaga
Iratxe Ibarra
Fredi Paya
Igor Muniategi
Etxahun Lekue
Oihane Enbeita
Honeek finalaurrekoetan sartuko dira jokoan.
2.- 2002 aurreko edizionoetako finalistak.
Arkaitz Ugartetxea
Arkaitz Estiballes
Juanjo Respaldiza
Kanporaketa-fasean sartuko dira.
3.- 2004ko Eskualdeetako Txapelketetan sailkatu diranak
Gorka Ostolaza (Markina)
Xabier Paya (Getxo)
Oihana Bartra (Bilbo)
Anertz Muniategi (Bermeo)
Eñaut Intxaurraga (Zeanuri)
Beñat Ugartetxea (Mallabia)
Jokin Castaños (Galdames)
Iker Belaustegi (Munitibar)
Onintza Enbeita (Muxika)
Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo)
Amaia Uribe (Forua)
Igor Meñika (Igorre)
Joseba Artza (Etxebarri)
Gorka Lazkano (Berriz)
Eneko Abasolo "Abarkas" (Iurreta)
Matxalen Zabaljauregi (Bilbo)
Jabier Olibares (Zeanuri)
Iñaki Iturriotz (Igorre)
Ander Salaberria (Durango)
Garikoitz Sarriugarte (Zaldibar)
Ibai Guridi (Elorrio)
Jon Unanue (Ermua)
Josu Landeta (Getxo)
Lander Ibarluzea (Etxebarri)
Joanes Igeregi (Sopela)
Xabier Enbeita (Gernika)
Amaia Jauregizar (Gernika)
Ordezkoak:
Manex Sagarna (Igorre)
Ander Elortegi (Gernika)