Musikea  III. urtea // 79. zenbakia

Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea


Informazino zehatzagoa eskuratzeko edo Lehiaketearen oinarrien barri behar badozue, hona hemen, telefono zenbaki eta helbideak:

Tel.: 944.151.306.
Fax: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
http://www.bilbao.net/bilborock

Bizkaie!

Bilboko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea martxan jarri da barriro. Orain arte 16 lehiaketa egin dira eta Euskal Herrian zein Espainia osoan be musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbaokoa; hemetik aurrera, Europako talde gazteentzako erreferentzia izatea da helburua. Aurreko edizinoetan legez, parte-hartzea europar taldeei zabaldurik dago eta 3 musika mueta dagoz: Pop-Rocka, Metala eta Jokera Barriak hain zuzen be. Sarien arloan ez dauka parekorik Bilbaoko Lehiaketeak: 34.000 euro eskudiruan, disko bi grabetako aukerea emoten jake beste horrenbeste talderi eta musika tresnak zein beste jaialdi batzuetan parte hartzeko aukerea. Aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.

Aurreko edizinoan 1400 talde aurkeztu ziran, 24 kontzertu izan ziran Bilborock Aretoan eta, guztira, 10.000 lagun baino gehiago hurreratu ziran kontzertuetara.