Kontzertuz betea Bilbaoko Kafe Antzokia
Black Roots Festival
Urriaren 22an eta 23an baltz jatorriko doinuz josiko da Bilbao. Ambassah' Dub Generation, Koniec, Guateque Allstars, Jayme Marques Trio eta Funxplosion hur-hurretik ikusi ahal izango doguz. Bestetik, New Yorkeko Sugarman Threen taldea be kontuan hartzekoa da; bogaloo, soul, funk eta r&b doinuak joten maisuak dira. Dantzarako taldea.
Amaitzeko, aurrerapenei dagokienean, datozen hilabeteotan besteak beste honako artista eta taldeak izango doguz Kafe Antzokian: Sagarroi, Western Special, Los Del Tonos, La Vacazul, Pastora, Wintercase Festival, Toasters, Maceo Parker, BAR Festival, Bide Ertzean, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia, MEM jaialdia...
Gotzon Uribe
Pasa dan barikuan, urriaren 8an, Terry Callier kantaria lehen aldiz euki dogu Euskal Herrian. Abeslari eta sortzaile, Terry Callier Curtis Mayfield-ekin hazi zan Chicagoko bere auzunean eta 60ko zein 70eko urteetan disko arrakastatsuak argitaratu ebazan. Halan da be, ez jakoz inoiz jarraitzaileak atzetik ibili, baina Callierren jarraitzaileak amorratuak dira. Chicagoko artistea musikearen mundura bueltau da makinatxu bat urte bestelako zereginetan emon ostean, 1997an Verve diskoetxeak bere “TimePeace” diskoa atara ebanetik. Bestetik, urriaren 14ean Neubat eta Kauta taldeak izango doguz gurean. Rock doinuak lantzen dabezan talde gazteak. Batetik, Kauta taldea eta dakizuenez oraintsu estreineko diskoa plazaratu dabe, oinarrian rock gogorra landuz. Bestetik, Neubat taldeak udearen aurretik plazaratu eban euren ibilbideko lehenengo lana, “Dantzaldiko Erreginak” izenekoa.
Doinu alternatiboak eta pop musikea, barriz, urriaren 15ean entzun ahal izango da Cujo eta Sibyl Vane taldeen eskutik. Cujo talde bilbotarra, talde beteranoa eta taldekideen artean, Cancer Moon, El Inquilino Comunista edota Los Clavos taldeetan ibilitakoak dagoz. Bartzelonako Sibyl Vane taldea, barriz, hiru neskatok osotzen dabe. Momentuko taldea da, zuzeneko bizia eskaintzen dauana.
Beste alde batetik, Gaztebi 2004 programea bere abian dago eta urriaren 21ean Kid + Khan taldea dator Kafe Antzokira. Kid + Khan, techno-garage-pop-rock estiloak buztartuz. Talde interesgarria. Kid Congo Powers, gitarra jolea oso ezaguna da hainbat taldetan parte hartu daualako, besteak beste, The Gun Club (Jeffrey Lee Piercegaz batera sortutakoa), The Cramps, Nick Cave and the Bad Seeds, Congo Norvell, eta Khan. Azken "turkiar zoro" honen konbinazinoa lehergailu bihurtzen da taula gainean. Lehen aldiz Euskal Herrian. Eurakaz batera, bertoko Despues de Nunca taldea, musikan bide berriak urratzen dituana. Euren lanean bestelako arte adierazpenak, errealidadea eta fikzinoa txertatzen dabez.