Musikea  III. urtea // 78. zenbakia

Angel Unzu Argentinan


Angel Unzuren ibilbidea

Iruñean 1961ean jaiotako musikariak 20 urtetik gora daroaz musikeagaz jolasean. Estudioko musikari eta sortzaile legez ezagutzen dogu baina produktore beharra be egin dau sarri eta kolaborazinoak be ugari, besteak beste, Olatz Zugazti, Amaia Zubiria, Ganbara, Golden Apple Quartet, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Tanttaka, Markeliñe zein In Fraganti taldeakaz.

Dana dala, bakarlari legez disko bi grabau eta argitaratu ditu Angel Unzuk: '13 solos' 1996an, itaunez eta isilunez beteriko solasaldia, sei sokaren arteko jolasa eta zazpi urte geroago, 2003an, 'Melodias de piel', jazzaren eta inprobisazinoaren indarragaz, lagun askoren artean grabautako diskoa: Iñigo Egia, Julio Andrade, Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada, Iñaki Garmendia, Et Incarnatus Orkestra, Alos Quartet, Boskoitz boskotea...

Bizkaie!

Gure artean, bakarlari legez zuzenean ikusteko aukera larregi euki ez dogun arren, Angel Unzu gitarrajolea "Guitarras del mundo" jaialdiaren hamargarren urteurrena dala eta Argentinan izango da bakarlari moduan. Sei kontzertu emongo ditu bakarkako bere bi lanetako ("13 solos" eta "Melodías de piel") abestiak eskainiz.

Angek Unzu nafarrak Argentinan emongo dituan kontzertuak:

Urriaren 5ean: BUENOS AIRES.
Urriaren 6an: ORÁN (Salta).
Urriaren 7an: PALPALÁ (Jujuy).
Urriaren 8an: SAN SALVADOR (Entre Riós).
Urriaren 9an: SALTA.
Urriaren 10ean: ROSARIO DE LA FRONTERA (Salta).