Biraoen biran
Gaztea nintzanean, unibersidadean behin gai honen ganeko behar bat egin neban. “Biraoen itzulpena ingelesetik euskerara” imini neutson izenburua, buru gehiegirik barik. Haren arabera, gaur egungo biraoen zeregin nagusia karga semantiko gogorra eukitea da; hau da, bardin dauala zer dinogun, baina gogorra izan behar dala. Gogortasun hori geure komunidade bereko nork edo nork entzun behar dau, osterantzean ez dogulako gure haserrea behar dan moduan adierazoko. Eta hori zan euskerazko biraoei topau neutsen arazorik handiena: esandakoak ez eukala ezelako indarrik, ez bazan barrez hasteko. “Sudur handi alaena, txoropito hori, zakil-pistol halakoa, urdanga zikina, potrozorria, memelerdotxu (birao maitagarrien kategorikoa), etab.” Ez naz lar identifiketan horreekaz danakaz.
Orduan, hemen neure itauna: Zer esan behar deutso gaur egungo erdalguneko (erdalgunea = Euskal Herri osoa lau oasi kenduta) gazte batek bere kotxea giltzagaz goitik eta behera marraz beteta itxi dauan tipoari? Madarikatu hori? Giltza ziletik sartu eta barruan egingo ete dozuz marrak? Sudur handi hori? “Urdango” zikina? Putakumea (parajetzen ari gara, ezta?)? Edozer esaten deutsogula be, ez dogu barrena lasaituko. Eta zergaitik hori? Hori neuk badakit: kontua da biraoka hasten garanean, geure euskalduntasunetik asagotzen garala. Bardin iparraldean edo hegoaldean, geure erdal aldera joten dogu beti: putain, ostia puta, joder, conard... neuk be badakidaz batzuk.
Eta biraoen kontu hau, bere horretan itxi behar dogu ala honetan be zeozer egin behar dogu? Edo hobeto esanda, zeozer egin ahal da oraindino? Egia da Mantxut lako ahaleginak paperean daukaguzala, baina nekez lortuko dogu papera ahora pasetea horren ahozkoa dan kasu batean.
Igarri egiten da honetan be euskaldunok ez dogula edukazinorik galdu gura eta hizkuntzea galtzen dogula. Edo akaso euskerea hizkuntza edukaduegia da holakorik izateko. Argi dago zeozer egin beharko dogula, eta bitartean, ahal dala ondo portau gaitezan danak, inoren kotxean marrarik egin barik eta inor 'eulitu' barik. Eta inor marratu badot, pentsa daiala euskal biraoen ondareari on egingo deutson biraoen bat edo beste.
Xabier Paia
Ez daiala inork pentsau edukazinorik ez daukadanik edo galdu behar dodanik; hori baino, edukazino gitxiko egoeratan zer esanik ez daukadalako nator gaur aholku eske Bizkaie! leiduten dabenen ingurura. Izan be, ez dot pentsetan neure kasua baino ez danik, behin baino gehiagotan jazoko jakolako edozeineri bere haserrea berba bat edo biren bidez adierazo behar izatea. Hau da, biraoren bat esan behar izatea.
Adorez 5 berbategiak, adore handirik barik, hauxe esplikau deust birao bat zer dan itaundu deutsadanean: “1- gauza nahiz persona baten aurkako araoa, gehienetan personaren bati gaitzen bat opateko: madarikatu hori!; Guardasola ziletik sartu eta barruan zabalduko ete jatzu! 2- hitz gorria, iraingarria, lohia edo lodia. 3- Jaungoikoaren nahiz santuen kontrako iraina.”
Tira, behintzat orain badakit zer dan berbea. Askotan, birao asko esaten dauzan jenteak be ez dau jakiten zer diran biraoak. Badakigu zer diran, baina ez dakigu zeintzuk. Adorez 5ek emon deustazan adibide bietatik ez dot bat be erabili neure bizitza osoan, oraingoz laburra izan bada be. Orain bai, ez dot esaten sekula erabili behar ez dodazanik; are gehiago, Goenkalen jente barririk behar badabe inoz, agian presentauko naz casting-era eta batek daki horreek berbak ez ete diran neure gidoian agertuko.