Jan-edanak  III. urtea // 78. zenbakia

Behi esne sendoa, sagar sorbetea, makadamia intxaurra eta mango arrautzatxuak


BEHI ESNE SENDOA, SAGAR SORBETEA, MAKADAMIA INTXAURRA ETA MANGO ARRAUTZATXUAK

Osogaiak:

- Behi esne sendoa egiteko:

 40 gr. ura.
 150 gr. azukerea.
 Litro erdi esne-kremea.

- Sagar sorbetea egiteko:

 Litro erdi ura.
 50 gr. limoi ura.
 200 gr. Granny Smith sagarra.
 200 gr. azukerea.
 Glukosa koilarakada bat.

- Makadamia intxaurra egiteko:

 Makadamia intxaurra.
 Girasol orioa.
 Azukerea.

Mango arrautzatxuak egiteko:

 Mango bat
 “Sacabolas” txiki bat.

Zelan egin:

Esne sendoa preparetako, uragaz eta azukereagaz karamelu rubio bat egingo dogu. Jarraian behi kremea gaineratu eta irakiten itxiko dogu, hasierako bolumenaren lauren bat bajatu arte. Ondoren hozkailuan hotzitzen itxiko dugu, mahaira atara eta serbidu arte.

Sagar sorbetea egiteko, osogai guztiak lapiko batean irakiten jarriko doguz, glukosea izan ezik, eta sagarra lehenengoz laurenetan ebagi eta ondoren lauren bakotxa fin-fin ebagi behar da. Behin dana irakinda, surtatik atara eta thurmix-a pasauko deutsagu, bertan eta berotan glukosea gaineratuz. Ondoren, ondo hotzitu eta heladora makina jarriko dogu sorbetea egiteko; makina berezi hau ez badaukazue jarraian hozkailuaren goiko aldean sartu.

Makadamia intxaurra egiteko, honeek girasol oriotan prijidu eta ondoren azukereagaz tapau.

Mango arrautzatxuak egiteko, sakabolasagaz bolak atara eta uretan euki behar dira baltzitu ez daitezan. Plater sakon batean jarriko dogu postrea, azpian makadamia intxaurra, honen gainean sagar sorbetea, inguruan esne sendoa eta, azkenik, gainean mango arrautzatxuak. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, aspaldiko partez gozozaleentzat preparauko dogu platera, behi esne naturalagaz egingo dogu postre honen oinarria baina hornitzeko sagarragaz egindako sorbetea, “Makadamia intxaurrak” eta mango arraultzatxuak be ez doguz ahaztuko. Postre elaboratua beraz, freskoa da eta jatordu luze baten osterako egokia. Nahastau ez gaitezan zatika egingo dogu postre hau. Jantzi amantala eta suetera bildurrik barik!