Jan-edanak  I. urtea // 7. zenbakia - 2002ko abuztuaren 1a - Hamaboskaria

Beira edo erromes-maskor gainerrea kipuleagaz


Zelan egin:

Lehenengo eta behin, beirak garbi-garbi egingo doguz, bizirik erosten badoguz behintzat; izan be, leku batzuetan, eskatu ezkero, garbi-garbi salduko deuskuez. Kaparazoitik okelea atarako dogu gorputz eta guzti, eta oso garrantzitsua izango da ondo garbitzea, ze askotan hondar arrastoak agertzen dira eta haginakaz krask-krask egitea ez da bape gustagarria izaten. Hori bai, kaparazoi parte sakona gorde egingo dogu. Hurrengo egitekoa, kipulea zuritu eta txiki-txiki egitea izango da; kipulea zartaginean ipini eta su txikian ipini, harik eta kolorea hartu arte. Ondorik, hotzitzen itxi eta beiren kaparazoi sakona beteten hasiko gara. Kaparazoia garbi-garbi daukagunean baino ez gara hasiko okelea sartzen; okelea erdi-erdian ipini, eta kipulea inguruan. Holan itxi eta gorde geinke hozkailuan, eta jateko ordua baino 10 bat minutu lehenago ataratea komeniduko da. Orduan, platerera atara aurretik labea 'grill' eran jarri eta labea berotzen dan bitartean ogi birrinduaz bustiko dogu erromes-maskor osoa, bai okelea eta bai kipulea. Ganetik ardao zuri apur bat bota eta laban sartuko dogu; 5 minutu inguru nahikoa izango da, baina beirak gainerreta dagozala ikusten dogunean, labatik atara eta perejil txikitua ganetik bota eta jateko prest egongo da. Plater honegaz total da aproposa txakolina edo ardao zuria, baina gustu kontuetan ez gara sartuko; ardao baltzagaz edo gorriagaz be mokadu ederra da. On Egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Aupa lagunok: hemen gagoz barriro be, amantala jantzi eta sukaldeko atetik barruranzko bide laburra egiten. Egia esan, uda sasoian eta oporretan egon arren be, tripeak ez dau oporrik hartzen, eta egunero, ia-ia orduro emon behar jako jaten. Oraingo honetan, zeozer berezia egin guran, mariskoa edo itsaskia preparauko dogu, beira edo erromes-maskor gainerrea kipuleagaz.

Itsaskia preparetako modu asko dagoz egon, baina gaur errezeta berezia, beira modu desbardinean preparetako errezetea dakartsuet; gehienetan jan izan dogu egosia edo plantxan eginda. Gaurko errezeta hau, gainerretzeko modu hau edozein etxetan egin daiteke, 'grill'-a daukan labea baino ez da behar eta. Modu erraz-errazean eta denpora asko alperrik galdu barik, di-da egin daiteken errezetea, beraz.

Beira gainerrea kipuleagaz:

Osogaiak:

- Erromes-maskorra (maskor barrukoa be bai, jakina).
- Ogi birrindua.
- Kipulea.
- Ardao zuria.
- Perejil txikitua.
- Gatza.