National Geographicek Guggenheim Bilbao Museoa erakutsiko dau mundu osoan
Joseba Terreros
Hogeigarren mendeko eraikinik modernoenak, liluragarrienak eta bisitatuenak jasoten dauzan dokumental sorta bat egin dau National Geographic Channelek, eta 47 herrialdetan emongo dau. Eraikinen artean, Bilbaoko Guggenheim Museoaren eraikuntzearen prozesu osoa ikusi ahal izango da Curvas izeneko beharrean.
Serieak opetsiko dauzan dokumentalen artean, Bilbaoko Guggenheim Museoaz ganera, Britainia Handia eta Europa Mantxako Kanalaren azpitik batzen dauzan Eurotunelaren obrak, Sears Txikagoko Torrea, Dubai uriko etxe orratza edo Mostarreko zubia berregiteko lanak ikusi ahal izango dira.
Hogei minututan, Frank Gehryren estudioko lankideek eta Euskal Herrian eraikinean behar egin eben enpresetako ordezkariek azalduko dabe zelan altzau zan Guggenheim museoa. Gauzak holan, museoa eregiteko prozesu osoa ikusi ahal izango da; 90eko hamarkadan hasi ziran lanak, eta 1997. urtean inauguratu eben museoa. 2002ko irudiak be sartu dabez National Geographic Channelek eskainiko dauan dokumental honetan.