Musikea  III. urtea // 77. zenbakia

Oihukaren udagoieneko eskaintzea


Dj AXULAR: bigarren diskoa izango da laster Mutriko dj gazteak plazaratuko dauana. Techno progressive estiloa lantzen dau erritmo latinoakaz lotuta. Perkusinoak be oso garrantzitsuak dira bere kantuetan. Diskoa entzuteko urriaren 21era arte itxaron beharko dogu.


MATERIA: hirugarren diskoaren izena "Forget the music" da. Talde saritua da, izan be, 2004ko Villa de Bilbao lehiaketan Euskal Herriko talderik onenari emoten jakon saria jaso dabe. Euren musikea zeozelan zehaztearren, esan daigun metala eta hard core indartsua nahastetan dabezala. Materia taldearen zuzenekoak sekulakoak dira. Diskoa urriaren 27an argitaratuko dabe.


KEIKE: Ondarrutarrak dira. Euren lehen diskoari "Oinetan kea" izena jarri deutsie. Euskadi Gazteak antolatzen dauan maketa lehiaketan saritua. Diskoa zemendiaren 4tik aurrera egongo da salgai.


TXAPELPUNK: lekeitiarraren hirugarren diskoaren izenburua "Tonto el que lo lea" izango da. Beti legez, hinmo sorta bereziakaz beteko dau diskoa Iñigito Txapelpunkek. Punka eta rocka lantzen ditu indar handiagaz. Diskoa zemendiaren 23an argitaratuko dau Oihuka diskoetxeak.

Bizkaie!

LASEDA: Bilbaoko taldearen bigarren diskoari "Bilbao despierta" izenburua jarri deutsie eta hasierako bideari eutsiz, techno popa eta techno punka buztartzen dabez. Diskoa Jimmy SA, Carlos Creator eta Iñaki "Bad f-Linek produzidu dabe". Zorrotzak eta goxoak. Irailaren 16tik salgai dago.


LA LENGUA DE TRAPO: lehenengo diskoa. Iruñakoak dira. Popa eta rocka buztartzen dabez. Grabazinoa, nahasketea eta produkzinoa Carlos "Revolver" Goñik egin dau Valenciako bere estudioan. 2002an irabazi eben Nafarroako Encuentros 2002 Saria eta ordutik gelditu barik dagoz. Salgai irailaren 27an.

KAUTA: "Izan zaitez zu" da Andoaingo taldearen lehen lana. Euskadi Gaztean entzulearen saria jaso ostean dator disko hau. Azken boladako talde esanguratsuenetakoa da. Melodia ederrak eta parebako ahotsa dira taldearen ezaugarri nagusienak. Produkzinoa Haritz Harreguyk egin dau. Urriaren 6an kalean.


URGABE: bizkaitarren hirugarren diskoa da "Edan hemendik". Proposamen barria, musika independientea, beste era batera esateko brit-pop-rock inguruan dabiz. Kolaborazinoen artean, Gatibuko Alex Sardui konbidau dabe singlean kantetako. Lan ederra. Nahasketen ardurea Cesar Ibarretxerena izan da. "Edan hemendik" diskoa kaleratzeko eguna: urriaren 14a.