Euskerea berbagai  III. urtea // 76. zenbakia

Euskaltzaindia “Kultur politiken barrikuntzea Europar Batasunean” sinposioan


Europako hizkuntz aniztasuna aitatu ostean, euskerea izan zan Jean Haritschelharren berbaldiaren gai nagusia: “nik gure hizkuntza dan euskerearen inguruan egingo dot berba, Europako hizkuntzen mosaikoan argi eta kolore berezia daukan gure hizkuntzearen ordezkari legez nator eta. Euskerea ezin dogu aipatu barik itxi hizkuntzen artean”, esan eban.

Euskaltzaindiaren sorrerea ekarri eban gogora euskaltzainburuak, baita Akademiaren egiturea azaldu be. Euskereak Europan hizkuntza ofiziala izan behar dauala azpimarratu eban: “eremu txikietako Europako hizkuntzen topagune honetan azken boladan Europaren Batasuna handitzen doan heinean herri desbardinen hizkuntzek tokia daukien moduan, Euskereak aspaldiko urteotako gogoa berpiztu gura dau, ofizialtasun estatusa lortzeko amesagaz”.

Jose Luis Lizundiak euskaltzainburuaren osteko alkarrizketan hartu eban parte. Beragaz batera Felip Martel, Montpellierreko Universitée Paul Valéryko irakaslea; eta Francesc Serra, Bartzelonako Universitat Autònomako irakaslea.

Bizkaie!

Euskaltzaindiak “Kultur politiken barrikuntzea Europar Batasunean” izeneko sinposioan parte hartu dau. Bartzelona 2004 Foro Unibersala egitasmoaren barruan egin da sinposioa, Institut d’Estudis Catalans erakundearen egoitzan. Berbaldi, eztabaida, mahainguru eta alkarrizketa ugari izan ziran hiru egunotan.

Euskaltzaindiaren partaidetzeari jagokonez, bi persona joan ziran Bartzelonara: Jean Haritschelhar euskaltzainburua eta Jose Luis Lizundia euskaltzaina eta Akademiako diruzaina. Jean Haritschelharrek “Euskara eta Euskaltzaindia Europako hizkuntzen mosaikoan” izeneko komunikazinoa aurkeztu eban. Henrique Monteagudo, Consello da Cultura Galegako idazkaria; Joserra Gartzia, Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea; Salvador Giner, Institut d’Estudis Catalans-eko buruordea; eta Jose Antonio Pascual, Real Academia Españolako kidea egon ziran beragaz.