Jan-edanak  III. urtea // 76. zenbakia

Kruziferen berezitasunak

Azea, azalorea, Brusela azea eta brokolia


b>Hain onak ez diran efektu batzuk

·Hesteetan gasak eta digestino arazoak sortzen dabez. Osasun ona badaukagu honek ez deusku kalte handirik sortzen baina digestino aparatuko arazoak daukaguzanean, kontuz ibili behar dogu kruziferakaz.

·Purina ugari daukiez eta honeek gure gorputzean Azido Uriko bihurtzen dira. Beraz Hiperurizemia arazoak daukaguzanean, hobeto da landareok ez jatea.

·Gordinik dagozanean, kruziferek bozioa sortu leikien sustantziak daukiez; dana dala, egosterakoan honeek deuseztu egiten dira eta arazo barik jan daitekez.

·Gordinik dagozanean, daukiezan sufredun sustantziek gultzurrunak irritau leikiez; beraz, gultzurrunetako arazoak daukiezan lagunek beti egosita jan beharko leukiez.

Zeintzuk dira kruziferak?

Jatorriz, Mediterranear aldean sortutako landareak dira eta aspalditik jan izan doguz, nahiz eta euretariko batzuk jateko ez izan (batzutan apaingarri moduan erabilten dira). Landare honeen loren petaloek gurutze etxurea hartzen dabe eta horregaitik ipini jaken Kruzifera izena.

Azea

Gizakia orain 2000 urte baino lehenagotik hasi zan azea jaten. Jatorriz Europakoa bada be, gaur egun mundu osoan zehar hazten da.

- Azearen mantenugaiak

Energiari jagokonez, kaloria gitxi daukaz.
Kaltzio, Manganeso, Molibdeno eta Potasio mineraletan da aberatsa. Ondoko bitaminak be franku daukaz: A,C,E eta Azido folikoa. Muzilago, sufredun sustantziak eta zelulosa ugariduna.

Azearen propiedadeak

Hipogluzemiantea, diuretikoa, depuratiboa. Ultzeren, anemiaren eta eskorbutoaren kontra jokatzen dau. Zauriak orbaintzen laguntzen dau. Minbiziaren kontrakoa.

Azalorea

Jatorriz, Hurreko Ekialdekoa da: Asia, Libano eta Siria.

Azalorearen mantenugaiak

C bitaminea, potasioa, azido folikoa, indolak eta zuntza.

Azalorearen propiedadeak

Hurrengo kantzer muetak murrizten laguntzen dauala uste da: prostata, maskuri, urdail eta ondestekoa.

Bruselas azea

Jatorriz Italiakoa bada be, XIII. mendean Belgikan garatu zan aza mueta batetik dator.

Mantenugaiak

C, B1, B6 eta E bitaminak, Azido folikoa eta karotenoak.

Propiedadeak

Desinfektantea eta minbiziaren kontrakoa.

Brokolia

Jatorriz, Mediterranear herrietakoa eta Ekialde Ertainekoa da.

Mantenugaiak

Karotenoak, potasioa. Indolak, falbonoideak eta sufredun sustantziak.

Propiedadeak

Remineralizantea, diuretikoa, laxantea, antianemiakoa eta odolaren depuratzailea. Minbiziaren kontrakoa.

Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Elikaduran Diplomatua


Kruziferak aspalditik jan izan doguz gizakiok euren gusto eta berezitasunakaitik. Barazki guztiak legez, Elikagaien Errobera edo sailkapenean Talde Berdean topau geinkez eta beraz euren mantenugai bereizgarrienak hurrengoak izango dira: ura (kruziferen % 80-90 ura da), bitaminak, mineraleak eta zuntzea. Landare gehienen moduan koipe eta proteina gitxi daukie.

Gaur landare talde honeen berezitasunak landuko doguz; hau egiteak arrisku bat be badauka: elikagai mueta horreek bakarrik kontuan hartzea eta munduko onenak balira moduan jokatzea. Irakurle, gogoratu eizu beti elikagai mueta guztiek berezitasun onuragarri asko daukiezala eta guztien arteko orekea dala onena.

Zergaitik dira hain onak gure osasunerako?

·Zelulen zahartze prozesua astiroago emotea eragiten dabe.

·Landareok gure hesteetan “degradetan” diranean, minbizi mueta batzuei (Bularretakoa, birikietakoa eta hesteetakoa) aurre egiteko balio daben sustantzia batzuk askatzen dabez. Absorbidu ostean be, daukiezan sustantzia batzuei esker, beste minbizi mueta batzuk ebitetan be laguntzen deuskue.

·Sufre kopuru handiak eukiten dabez; sufreak kruziferak egosterakoan darioen usain berezia emoten deutsie eta hau, gehienoi behintzat askorik gustetan ez bajaku be, sufreak mikrobioen eta intsektuen kontrako eragina dauka.

·Zuntz ugari daukie. Euren zuntz hidrosolubleak hesteetan triglizerido eta kolesterol gitxiago absorbidutea eragiten dau, baita odoleko azukera maila erreguletan; horregaitik, gaixotasun kardiobaskularrak ebitau eta diabetesa kontroletan lagunduten deuskue. Zuntz ez hidrosolubleak, bestalde, idorreria eta koloneko kantzerrak ebitetan lagunduko deusku.

·Karotenoei esker (A bitaminaren prekursoreak), gure ikusmena babesten dabe.

·Antioxidatzaileetan aberatsak dira: A, E eta C bitaminan, Selenioa eta Zink mineraletan.

·Sodio gitxi eta potasio asko daukie eta horregaitik hipertentsinoa erreguletan laguntzen deuskue.