Jan-edanak  III. urtea // 75. zenbakia

Lupina laban eginda, mentazko fideuagaz, alga-espagetiakaz eta hurretx-saltseagaz


Lupina laban eginda, mentazko fideuagaz, alga-espagetiakaz eta hurretx-saltseagaz

Osogaiak, razino bakotxeko

- 200 gr. lupin solomo.
- 20 gr. fideoa.
- Koilarakada bat oliba-orioa.
- Berakatz ale erdia, txiki-txiki eginda.
- 50 gr. okela salda.
- Menta infusino sobre bat.
- 20 gr. alga naturalak (Alga Nori).
- Algen saltsearen koilarakada bat.
- 200 gr. hurretx.

Zelan egin

Lupina egiteko, lupin solomoa prest eta garbi eukiko dogu. Labean erre aurretik, gatza botako deutsagu eta ostean plantxan erreko dogu kolorea hartu arte. Segiduan laban sartuko dogu lupina 180ºtara eta 5 bat minutuz eukiko dogu, labearen arabera. Azkenik, lupinagaz amaitzeko, berakatz eta oliba-orioagaz egindako errefritoa ganeratuko deutsagu.

Menta fideua egiteko, kazolatxu baten jarriko dogu oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza. Ostean, fideoak sueztitu eta okela-saltseagaz bustiko dogu. Bertan sartuko dogu baita menta infusino sobrea eta dana batera irakin, fideoa egosi arte. Azkenik gatzez puntuan jarriko dogu.

Algak egiteko, honeek berhidratau egin behar doguz, siku egoten dira eta. Ostean, zartagin baten sueztituko doguz, oliba-orioagaz.

Hurretxen saltsea egiteko, thurmix-ean txikituko doguz 200 gr. hurretxak, 50 gr. okela-saltseagaz, 50 gr. oliba-orio eta zedoariagaz (espezie mueta bat).

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Udagoienari begira gagoz eta guk, gure sueteko txoko honetan be, momentuan momentuko errezetak landuko doguz. Jakin daigun udagoienean hasiko jakuzala mikologiaren munduagaz zerikusia daukien kontu asko. Guk, ikusteaz gan, landu be egingo doguz, niri asko gustetan jatalako mundu zabal hau. Baina gaurkoan itsasoko gaietara joko dogu, eguraldia hotzitzen joan ahala gure itsasadarretara Lupina heltzen baita.

Lupina preparauko dogu gaurkoan, modu berezian ganera. Goazen suetera, lagunok.