Musikea  III. urtea // 75. zenbakia

'Polaroids': Split 77 taldearen disko barria


Azken hilebeteotan taldea bere bigarren diskoa preparetan ibili da buru-belarri. Diskoa formato berezi batean plazaratuko da eta hainbat bitxikeria izango ditu, bai abestiei eta baita disko osoaren diseinuari jagokonean; horregaitik, 600 aletako edizino mugatua baino ez dabe plazaratuko. Aitatu, barri garrantzitsu legez, ohiko dendez gan, taldearen web orriaren bitartez, diskoa salneurri berezian eskuratzeko aukerea be izango dala.

Taldeak deialdi zabala egiten dau jenteak diskoaren diseinuan parte hartu daian. Parte hartze hau argazkietan oinarritzen da, eta polaroid edo beste edozein formatutan ataratako argazkiak batuko dira. Argazkiak atarateko orduan gaia librea izango da eta parte-hartzaileek bialtzen dituen argazkien artean aukeraketea egingo da. Aukeratutako argazkiak diskoaren barruko liburutxuan agertuko dira. Argazkiak info@noizpop.com helbidera bialdu behar dira. Ez galdu zeuok atara dozuen argazkiren bat diskoaren liburuan ikusteko aukerea!

Gotzon Uribe

Split 77 taldeak disko barria plazaratuko dau aurtengo udagoienean. Bi urte pasau dira bere lehenengo diskoa –“Antenna”- argitaratu ebanetik, eta bi urte honeetan Euskal Herrian hainbat kontzertu eskaini ditue. Gaur eguneko pop, rock eta elektronika soinu modernoak Euskal Herrian zabaltzen dituan talde bakarrenetarikoa da Split 77. Euskal Herriko uriburuetan aurkezpen kontzertuak eskaini ostean, 'Antenna' diskoa plazaratu eta hilebete batzuetara taldea Eskoziako Aberdeen uriko 'Go North' jaialdira konbidau eben; jaialdi horretan egon dan Euskal Herriko talde bakarra izan da. Kontzertu honezaz gan, Inglaterrako 'Music News' aldizkari famatuak hilebetero aldizkariagaz batera banatzen dauen disko bilduman taldearen 'Malkoa' abestia sartu eban eta baita taldearen inguruko artikulu bat be.

Split 77 taldearen disko barriak 'Polaroids' izena eroango dau eta Noizpop zigiluak argitaratuko dau. Split 77 taldearen disko barri hau Noizpop diskoetxearen bigarren erreferentzia izango da, igazko Urrian Gernikako Audience taldearen 'Second Handed' diskoa plazaratu ostean.