Gari, Imanol eta Alboka: udagoieneko izarrak
Aitatutakoez gan, Elkar disketxeak OSKARBIren “Antologia -Esperantzari leiho bat” CD bikotxa plazaratuko dau urriaren amaiera aldean.
DOMINIKA ETA NIKO ETXART & ROBERT LARRANDABÜRÜren "Eperra" diskoan Niko Etxartek, bere aita eta koinatuaren laguntzinoagaz, zuberotar abesti herrikoiak jaso ditu. “A capella” abestutako kantu liriko herrikoien zaleentzat nahitaezko diskoa. Argitalpen data: zemendia.
Azken buruan, TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON pailazoek “Altza Pelipe” diskoa zemendian argitaratuko dabe.
Bizkaie!
Elkar disketxeak eskaintza zabala preparau dau udagoienerako:
ALBOKA: “Lau anaiak”
Taldearen laugarren diskoa eta ELKAR-entzat egingo dauan lehenengoa. “Lau anaiak” izeneko disko honek folk garaikide bikaina biltzen dau, doinu zein zehetasun erritmikotan aberatsa da eta sorburu nahiz jokera herrikoia daben abestiak eguneratuta aurkezten jakuz. Urriaren hasikeran argitaratuko da.
GARI: “0-tik”
Tarte luze baten ostean, Gari-k bere hirugarren diskoa grabau dau rock bizia eta zuzena proposatuz. Kantu eguzkitsuak, zuzenak eta indartsuak, ilargipeko kantuak, intimoak eta soilak topauko doguz Gari-ren bakarkako ibilbidean bolada barri baten abiapuntua dan "0-tik" diskoan. Urriaren hasieran izango da diskoaren aurkezpena.
IMANOL in memoriam: “Bolona-molona”
Dakizuenez, bagilaren amaieran joan jakun Imanol. Disko hau, bere azken proiektua da, sehaska kantuen mundua argitzera eta xamurtzera datorren diskoa. Gure kantutegiko ahotsik sakon eta sentikorrenetakoari eskaintzen jakon omenaldi xume eta zintzoa. Imanolez gan, bere hurreko zenbait kantari be batu dira honako lanari amaiera ederra emotearren: Xabier Lete, Antton Valverde, Niko Etxart, Pier-Paul Berzaitz eta Iñaki Eizmendi, besteak beste. 'Bolona-molona' zemendian argitaratuko da.