Kerobia, Berri Txarrak, Skunk eta Tocamás GOR-en eskutik
TOCAMÁS taldea 70. hamarkadan sortu zan Iruñean, artean rock taldeak eskasak ziran boladan. Toño Muro eta Patxi Osinagak gidatutako folk-rock psikodeliko ekimen honek hainbat kontzertu emon ebazan orduan, baina bitarteko faltea dala-eta ez eben diskoa grabetako aukerarik izan. GOR disketxeak kantu eta berba ironiko horreen balioaz jaubetuta, CD berezian berreskuratu gura izan ditu, sasoi horreetako testigantza legez gera daitezan. 2004an grabau diran arren, 76-77 urteetako kantuak agiri dira diskoan.
Bizkaie!
KEROBIA laukote gazteak bere lehenengo CDa grabau dau oraintsu, Iruñako K-Studiosen. Euskadi Gazteako maketa lehiaketako irabazleok bereizgarriz jositako diskoa preparau deuskue, pasarte ilunenetik lelo diztiratsuenera doazen paisaia melodikoak tartekatuz. Urriaren hasieran kaleratuko da "Kerobia" diskoa. www.kerobia.tk
BERRI TXARRAK laukotearen LIBRE (C) diskoak zeresan ugari emon dau pasa den urteko urrian kaleratu zanetik. Kritikoen zein publikoaren harrera ona euki dau eta gure mugetatik kanpora be interesa biztu dau, izan be, 2004ko irailetik aurrera disko hau Frantzian kaleratuko da, Parisko Productions Speciales etxearen eskutik.
SKUNK taldeak GOR disketxeagaz kaleratuko dau "Giltzak" izeneko lan barria. Eskarmentu handiko Iparraldeko taldea munduan zehar ibili da bere ska-core musikea han eta hemen zuzenean eskaintzen. Urrian kaleratuko da disko hau.