Berrogeta hamar urte dira Frida Kahlok ez daukala minik
Umedun geratu eta abortua euki eban. Horren ostean, Estadu Batuetara joan eta San Frantziskon, Detroiten eta New Yorken bizi izan ziran. Kahloren margoetan, sinboloek hartu eben indarrik handiena, gai herrikoiakaz, erlijiosoakaz eta mexikarrakaz nahastauta.
1934an atzera Mexikora joanda, beste abortu bat euki eban. Frida Kahloren gainbeherea orduan heldu zan; batez be, haren senarra Cristina Kahlo ahizteagaz hartu-emonak eukiten hasi zanean. Fridak Rivera itxi eta New Yorkera egin eban alde.
Maitasunetik maitasunera, Frida Kahlok Leon Trostky komunistea eta haren emazte Natalia ezagutu ebazan: bere sormen sasoirik interesgarrienetakoa izan zan ha, baina orduan izan zan, ganera, alkoholagaz arazoak eukiten hasi zanean.
1938an, New Yorkeko Julien Levy Galleryn, Kahlok bere lehenengo erakusketa indibiduala egin eban. Urte bi geroago, beste golpe handi bat: Trotskyren kontrako atentadu ezaguna, piolet bategaz buruan jota. Frida barriro geratu zan lur jota: iturri batzuen arabera, Errusiako liderra margolariaren maitale-zerrendan egoan, beste asko legez. Krisitik urten guran, urte horretan bertan Diego Riveragaz ezkondu zan barriro, baldintza bategaz: erlazino sexualik ez eukitea, bataren eta bestearen fideltasun ezak minik ez egiteko. Bolada ona izan zan Fridarentzat pinturearen arloan: pintau, erakusketak egin, sariak jaso... Ez zan hain garai ona izan osasunaren aldetik: ospitalean sartu eben, eta handik denpora gitxira, eskumako hankea kendu eutsien, sifilisak jo ostean. Gero, oraindino pintetako gogoz egoan arren eta Guatemalako estadu-golpearen kontrako manifestazino batera joan bazan be, bronkopneumonia atrapau eban. Hamaika egun beranduago, 1954ko garagarrilaren 13an, gauez, hil egin zan.
Berrogeta hamar urte joan dira ordutik, baina Frida inoz baino presenteago dago. Marketing-a, zinea, bere artea, mitomania... horreek danak eta beste asko dira 50 urte beranduago Frida Kahlok daukan arrakastea ulertzeko gakoetako batzuk. Andra misteriotsua, librea eta sutsua. Alde guztietan egia pintetan eban andrea: bekain lodiak, bibotea, mina, begirada tristea... Frida Kahlok zan moduan pintetan eban bere burua, guzurrik barik. Fenomeno sozial bihurtutako artista handi bat, azken baten.
Julen Gabiria
Guillermo Kahlok eta Matilde Calderrek, euren hirugarren alabeari, Magdalena Carmen Frida izena ipini eutsien, Mexiko uriko Coyoacán auzoan jaio zanean, 1907ko garagarrilaren 6an. Pintura unibersalaren artista handi bat, gero mito be bihurtuko zana, orduantxe jaio zan.
Ez eban bizitza erraza euki: minak inguratu eban beti, ume-umetatik. Lehenengo, poliomielitisak jota, eskumako hankea makalik geratu jakon; gero, 16 urtegaz, aurretik eukan bizitza osoa goitik behera apurtu eutson istripu ikaragarri bat euki eban. Mutil-lagunagaz joian autobusean, tranbia batek autobusa jo ebanean. Frida Kahlo gazteari klabikulea, hiru saihets eta eskumako hankea apurtu jakozan, baina, batez be, bizkarrazurra hiru lekutatik apurtu jakon. Tutu bat mokorretik sartu eta baginaraino heldu jakon: pelbisa be hiru zati eginda, ezin izango eban umerik sekula euki. Bizitza osorako torturea geratu jakon. Hogeta hamabi ebakuntza.
Pintureak salbau eban. Gaixorik egoala hasi zan pintetan, eta lehenengotan koadro ilunak urtetan jakozan, zurrunak. Egun baten Diego Rivera margolari ezagunari erakutsi eutsazan bere lanak, eta maitemindu egin ziran. Fridak 20 urte zituan, eta Diegok 41. Handik urte bira ezkondu egin ziran.