Bertso-azterketea
Galdereari erantzuna banaka emon behar eta erantzun honeek jaso nebazan:
BeƱatek:
Alderik ez da lorontzi eta
bertso doinuen artean
ale politak aurki litezke
loregintzaren artean.
Loreak berez politak dira
mendian edo parkean
baina hobeto gelditzen dira
lorontzi polit batean.
Jonek:
Barazki eta doinu artean
zerbait badago seguru
Dorronsororen ortuak behintzat
ondo hornitu gaitu gu
kipulak beti negarra dakar
piperrak mila apuru...
denak gustuko ez izan arren
denak tragatzen ditugu.
Arratek:
Doinuak ere arropak dira
ezin besterik defenda
Xabier Letek ez al du jarri
moda zaharreko denda?
baina ez badu inork txalotzen
ostiral gaueko prenda
ondo gelditzen ez zaigun hori
armairuan gelditzen da.
Peruk:
Doinuen eta nesken artean
non dago diferentzia?
Nabarmena da bi hauekiko
daukagun dependentzia
denen artean ezaguna da
bakar baten presentzia:
nork ez du izan Maritxurekin
lehenengo esperientzia?
Itxasok:
Peruren bertso matxista horrek
nahastu dizkit barrenak
doinuak ere mutil direla
dio nire teoremak
aho bete hortz utz gaitzakeenez
ipurdi borobilenak
ahorik aho ibiltzen dira
denon gogoko direnak.
Eta erantzunak bihotzetik urtengo baeben legez, danon artean zuzendu gendun egindako azterketatxua:
Danak:
Doinuak adierazten du
bertsolariak garena,
doinuak adierazten du
bakoitzaren sentimena.
doinuak finkatzen ditu
neurria eta etena,
doinuak lagun gaitzake
askatzen gure barrena
kanpotik ikusiz gero
ez da garrantzitsuena,
garbi utzita doinuen
izana eta izena,
Bertsoaren egitura
mantentzen saiatzen dena,
Ezer gutxi den heinean
Berak egiten du dena.
Xabier Paia
Kurso hasikerarako, behar polita izaten da lehenengo egunean azterketa bat imintea. Holan zer dakigun, zer ahaztu dogun eta zer ikasi behar dogun errazago ikusten da; eta bertso-eskolatan be antzera egiten da.
Bertso-eskolan batu eta egun horretan han egon beharrekoak alkartu ginanean, bertsotan hasi neban lehenengo eskolea:
Zer da doinua?
Doinua: Norteko ferrokarrila.
Lehengo batean bertso eskolan
buruz buru genbiltzala
jakin nahi nuen gazte artean
nola dabilen perkala.
Denei galdera bat egin nien
galderak zioen hala:
zuetariko inork doinua
zer den azaldu dezala.