Irudizko Antzerki Fabrikearen Nazinoarteko Lehen Topaketea
Musikeak eta dantza-antzerkiak be euren lekua daukie topaketetan, eta ‘parte hartzaileek euren ezagutzea aberasteko aukerea eukiko dabe’.
Holan ba, Espainiako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Ameriketako Estadu Batuetako, Chileko eta Argentinako 35 persona dagoz Irudizko Antzerki Fabrikak antolatutako Nazinoarteko Lehen Topaketa honetan parte hartzen. Gogoratu, irailaren 16ra arte eukiko dozue aukerea bertara hurreratzeko eta ikasteko.
Bizkaie!
Irudizko Antzerki Fabrikeak Nazinoarteko Lehen Topaketea antolatu dau Urduñan (Bizkaia). Irailaren 3an hasita, aktoreak bertan dagozan tailer, kurso eta laborategi desbardinetan parte hartzen dagoz. Irailaren 16ra arte eukiko dabe aukerea eurei gehien gustetan jaken arloan gehiago ikasteko eta sakontzeko.
Antzerkiaren arlo desbardinak lantzeko helburuagaz jaio zan topaketea egitearen ideia. Ganera, antzerkiaren azterketa sakona egiteko baliogarria da eta baita aktoreen preparazinorako be, bertan dagozan tailer, ikastaro eta laborategi desbardinetan ezagutzak alkartrukatzeko aukerea emongo jake eta.