Sei euskal antzerki talde Tarregako Antzerki Azokan
Tarregako Antzerki-Jaialdia (‘Fira de Teatre al Carrer de Tárrega’ izenburupean), 24 urteren ostean, Espainiako antzerki eta dantza munduko artista, programatzaile eta agenteen alkartzeko gune nagusia izatera heldu da, eta horregaz batera, Europako beste herrietatik etorritako profesionalen partaidetzeari esker nazinoartean garrantzi handia dauka. Igaz, ehun mila persona baino gehiagok bisitau eben azokea. Ganera, ikuskizunen kontratazinorako gune nagusia be bada Tarregako azokea.
Aitatu legez, irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da aurten Tarregako Fira eta bertan antzerkiaren eta dantzearen munduko ehundik gora talde izango dira, baita berrehun emonaldi inguru be. Horretarako, 20 antzeztoki desbardin jarriko dira eta euskal antzerkiak bere gune propioa eukiko dau, herriko kiroldegian hain zuzen be, Euskal Teatroa 2004 eskaintzearen eskutik.
Euskal antzerki taldeak munduan
Tarregan euskal antzerki taldeak egongo dirala esan ostean, aipatzekoa da uda honetan etxeko taldeak munduko hainbat herrialdetan ibili dirala lanean. Holan ba, Donostiako Agerre Antzerkia Maputon, Mozanbikeko uriburuan izan dira, 'Puta vieja alcahueta Celestina' obreagaz. Bilbaotarrak be ez dira atzean geratu eta Chicagon eta Mexikon egon da Antzerkiola Imaginarioa taldea. Deabru Beltzak taldea Venezuelan, Britainia Handian, Quebec-en, Frantzian eta beste herrialde batzutan egon da 'Les tanbours de feu' obrea antzezten, eta Txotxongilo taldea be Mexikon izan da, '¡Chócala!. La historia de Marikris' obreagaz.
Markelinek, bere aldetik, 'DSO' kale-antzerkia antzeztuko dau Madankuk-en, Hego Korean, datorren irailaren 13tik 16ra bitartean.
Bizkaie!
Bederatzigarren urtez segiduan, Euskal Herriko sei antzerki taldek Tarregako (Lleida) Firaren XXIV. Edizinoan hartuko dabe parte, irailaren 9tik 13ra bitartean. Sei antzerki talde honeek Euskadiko gunean egongo dira.
Euskal Teatroa 2004 Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren antzerkigintzea eta dantzagintzea indartzeko politikearen oinarrietako bat da, eta honen helburua euskal ekoizpenen zabalpenean laguntzea eta eragitea da.
Merkadu eta zabalgune barriak bultzatu gura dira euskal ekoizpenentzat, eta horretarako, Kultura Sailak beste hainbat ekintza bultzatzen ditu, berbarako euskal antzerki taldeen bira artistikoetarako laguntzinoak, Donostiako Antzerki Feria, Leioako kale-antzerkiko feria eta beste hainbat ekintza be.
Aurtengo Tarregako Firan, Euskal Teatroaren eskutik Firako Euskadiko gunean eta herriko kaleetan sei ikuskizun aurkeztuko dira: Chusma Teatrok "Expansiones" aurkeztuko dau, Gaitzerdi Teatroak "Naiz", Hortzmuga Teatroak "12k", Tanttaka Teatroak "Paradero desconocido", Tartean taldeak "Sonata en un segundo y... pico" eta Xabi Larreak "Mr Frack".