No sé eusquera, lo siento
“Hona II. Plangintzaldian (1997-2002) lortutako emaitzei buruzko bi datu esanguratsu:
Elebiduntzea aurreikusi ziren 84 ataletatik bakar bat ere ez da helburu horretara iritsi (456 sail dira Administrazio Orokorrean, eta 84 ziren Plangintzaldia amaitu aurretik elebidun egiteko lehentasunezkoak). Plangintzaldia amaitu zenetik urte eta erdi joan da eta oraindik ez dugu ezagutzen ebaluazioek zer dioten. Administrazioak bere buruari jarri dion elebitasun indizea 1996ko erroldak emandako datuetan oinarrituz kalkulatutakoa da (%40,74, derrigortasun indizea %43,87 litzateke). Administrazioaren euskalduntze indizeak izoztuta jarraitzen du. Emaitza zinez eskasak utzi arren, III. Plangintzaldirako aurrekoan indarrean egon diren helburu, baliabide eta eragiteko oinarri ber-berak aplikatzen jarraitu nahi dute.”
Kontseilua lako erakunde batek salatutakoari kasurik zelan egingo deutsie, EAEko langileen araubiderako legeak be ez badabez kontuan hartzen. Arrazoia emoten deust Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak:
“Euskera eta gaztelera dira euskal Administrazio Publikoetako hizkuntza ofizialak, eta bi hizkuntzok erabiltzea bermatu beharko dute Administrazio horiek bere barneko zein kanpoko harremanetan. Hala ere, euskararen ohiko erabilera ezagutzaren azpitik dago orohar Eusko Jaurlaritzan. (...).”
Eta ezelako erreparorik barik be, publiko egiten dabez honeen moduko datu lastimosoak:
“- Hizkuntza Eskakizuna betetzeko derrigortasun datak: behar baino 442 lanpostu gutxiagok.
- Derrigortasun data zutenen Hizkuntza Eskakizuna: hamarretik lauk (%41,78).
- Administrazioko atalen elebiduntzea: Bakar bat ere ez."
Eta hau artikuluau be webgune bateko orrialde bat baino ez da izango. Beti izango gara bardinak eskua emon eta besoa be oparitu beharko dogunak; bederatzi euskaldun batzen badira kafea hartzeko hamargarrenak erabagiko dau zein dan hartu-emonetarako hizkuntzea. Ostantzean, euskaldunak izango dira itxiak, ohitura txarrekoak eta edukazino eskasekoak. Edozelan be, egunen batean euskaldunok erabagi beharko dogu zer dan galdu gura doguna: edukazinoa ala hizkuntzea?
Xabier Paia
Esaldi hori izaten da euskerearen mugarria eta gaztelaniaren abiapuntua. Esaldi hori bardin esaten dabe ume euskalduna ama hizkuntzan osatu ezin leiken medikuak, errolda-agiria emon behar deuskun funtzionario elebakarrak edo telefonotik arreta egiten deuskun andereñoak. Gaztelaniaren Erret Akademiak erabagi eban euskeraren grafiako “q” hori be ahoskatzen dauala emoten dau.
Eusko Jaurlaritzak Administrazinoa Euskalduntzeko Planean lehentasunez elebiduntzeko aurreikusita eukazan 84 administrazino-ataletatik bakar bat be ez da helburu horretara ailegau. Hau barriau uda hasikerakoa da, zaharrak barri badira be. Kontseiluak emoitzak “oso kaskarrak” izan zirala esan eban eta hemetik aurrerako planari be orain arteko oinarri eta baliabide berberakaz, ezelako aldaketarik egin barik, ekin gura deutsiela salatu dau. Kontseiluak esan ebanez, "indarrean jarri gura dan plangintzak orain artekoak bezain etsigarriak izango diran emoitzak lortuko dauazala iragarri geinke honezkero".
Kontseiluak Administrazino orokorraren euskalduntze prozesua eta emoitzak aztertzen dauazan txostena osotu dau. Txosten horrek honako aitamenak ekarten ebazan: