Musikea  III. urtea // 74. zenbakia

Bjork musikariak 'Medulla' disko barria kaleratu dau egunotan

Ahotsa musika tresnen gainetik


Diskoko lehen singlea 'Oceania' izan zan eta Bjorkek Islandiako Sjon Sugurdsson poeteagaz batera idatzitako kantuagaz inaugurau ziran Atenaseko Joku Olinpikoak.

Lana hamazortzi lekutan grabau dabe, besteak beste, New Yorken, Islandian, Venezian eta Kanarietan.

Bizkaie!


Aurreko diskoa grabau ebanetik hiru urte pasau diranean, Bjork kantari islandiarrak 'Medulla' azken lana kaleratu dau oraintsu, ahots saiakera barriak azaltzen dituan eta amatasunaren eragina dakarren diskoa. Musika instrumenturik barik, giza-ahotsagaz jolasten dau lan barri honetan kantariak.

Orain hiru urte 'Vespertin'e lana kaleratu ostean, hauxe da estudioetan grabetan dauan lehen lana. Harritzekoa bada be, musika tresnakaz gogaituta, abeslariak sena erabili dau oraingoan, eta beste hainbat kantarigaz alkarlanean ibili da, ahots-mueta desbardinak aztertu eta gizakiaren mundua hobeto ezagutzeko asmoagaz.

'Medulla' diskoa 14 kantuk osotzen dabe eta, esandako moduan, bape instrumentu barik egindakoak dira asko. Esperientzia barrian, Rahzel, The Roots taldekoa, Faith No More taldeko Mike Patton eta London eta Islandiako abesbatzak izan ditu lagun.