Laura Branigan kantaria hil da New Yorken
Braniganen lehenengo diskoa 'Branigan' izan zan, 1982an argitaratutakoa. Bertan Umberto Tozziren 'Gloria' kantuaren bersino bat azaltzen zan. Kantuak arrakasta handia lortu eban nazinoartean eta Alemanian esaterako mailarik gorena lortu eban abestiak. Braniganen bigarren lana, 'Branigan 2' izan zan, eta bertan How Am I Supossed to Live Without You? abesti ezaguna agiri da. Ondoren 'Self Control' kaleratu eban 1984ean; 'Hold Me' urtebete beranduago, eta 1987an 'Touch'. Orotara, zortzi lan kaleratu ditu Braniganek.
Laurogeitahamarreko hamarkadan desagertu zan kantariak hamar milioi disko saldu ditu Ameriketako Estadu Batuetan eta Grammy sarietan lau aldiz izentau dabe. Azken urteotan, bere lan arrakastatsuen argitarapen barrietatik bizi izan da Branigan.
Bizkaie!
'Gloria' kantuagaz mundu guztian ezaguna egin zan Laura Branigan Ameriketako Estadu Batuetako pop kantaria, 47 urtegaz hil da garuneko odol-isuri baten ondorioz, familiak jakinarazo dauanez.
Kantariaren jarraitzaileek, dolu adierazpenak egitea eskatu dabe haren oroimenez. Senitartekoek, ostera, hildakoari loreak eskaini beharrean, "Proyect Angel Food" elkarteari laguntzinoa emotea eskatu dabe. Braniganek berak bultzatzen eban elkarte hrrnek, Hiesa daben baina aurrera egin eta osatzeko baliabiderik ez daben personei laguntzen deutsen elkartea da.