Musikea  III. urtea // 74. zenbakia

Jousilouli taldeak agur esan deusku


Jousilouli

Taldea 1995eko udan sortu zan Lezon (Gipuzkoa). Aldaketa batzuen ondoren, maketa bat grabau eban taldeak 1996ko zemendian. Euren esanetan, hardcore eta metal munduko Biohazard, Kyuss, Sepultura besteren artean, eta hip-hop eta funk estiloa jorratzen daben Wu-tang-clan, Stevie Wonder, Ice Cube, Isaac Hayes eta House of Pain lakoak dira taldearen eragin nagusiak; eta estilo horrren nahasketea da hain zuzen be Jousiloulik lantzen dauan musika barritzailea. Edozelan be, zuzenekoa da Jousilouliren atalik erakargarriena, zehaztasun txikiena be ahaztu barik.

"Prest" izeneko lehen diskoagaz (2000), taldeak bere musika ahalik eta leku gehienetara eroan gura izan eban.

2002ko zemendian, gipuzkoarren bigarren lana kaleratu zan, "Terrorista" izenburukoa. Zeresan handia emon dauan diskoa duda barik; metal gogorrena milaka bereizgarriz horniduta, deskantsurik barik. Tartean hamaika kolaboratzaile izan ebezan (Aitor Gorosabel, Juan S. A., Gorka Berri Txarrak, Juan Ekon, Fres Ira et Decessus...).

Jousilouli dira: Iñaki Txan (bateria), Kapo Ultramagnético (scratch eta sanplerrak), Jeniffar Lopa (sintetizadoreak), Alf Pacino (baxua), Sandra Bulldog (kitarra) eta Matxet (ahots nagusia).

Bizkaie!

Ia hamar urteko ibilbidearen ondoren, Jousilouli taldeak bere ibilbideari amaierea emotea erabagi dau.

Agurra behar dan modukoa izateko, Lezoko taldeak zuzeneko berezia eskaini eban abuztuaren 27an, Amezketan. Kontzertuari MilkShake eta Hambar-J taldeek ekin eutsien euren ostean, Jousilouli taldeko lagunak igo dira taula gainera azken aldiz.

Hainbat kide pasau dira orain 10 urte inguru Lezon sortu zan taldetik, eta taldeak bi disko kaleratu ditu: Prest (2000) eta Terrorista (2002). Disko ezaguna eta polemikoa izan da azken hori.