Lebatz buztana, kipula, porrua eta azanorioagaz
Zelan egin:
Lehenengo eta behin lebatz buztanetako baten hazurrakaz saldea egiten jarriko dogu. Horretarako, kazola batean hazurrak uragaz tapauta jarri eta gatz eta orio apur bategaz irakiten jarriko dogu 45 minutuz; ondoren, koladoretik pasau.
Bien bitartean, barazkiak preparauko doguz, banan-banan juliana eran ebagi ondore, minutu erdiz egosi.
Gauzak holan, osogai guztiak prest daukaguzanean, lebatza preparetan joango gara. Zartagin batean oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza jarriko dogu. Lebatza, barriz, urunetan tapauko dugu berakatza sueztitzen dan bitartean. Berakatzak kolorea hartu aurretik, lebatza zartaginean jarri behar da su motelean eta azala gorantz daukala. Bueltea emon lebatzari eta uruna botako dogu oriotan; ondo irabiatu dana. Ondoren, aroma berezia emoteko ardao zuria botako deutsagu lebatzari. Segiduan arrain saldea edo eta frantzesporru ura bota behar da. Arraina bertan egosi eta azkenik barazki egosiak gaineratu lebatzari; gatzez puntuan jarri beti legez eta listo. Plater sakon batean jarri eta on egin.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Kaixo irakurleok, bagoaz astiro-astiro udagoienerantz, udako beroak alde batera itxita. Beraz, produktu batzuk azkenetan dagoz, eta beste batzuk, ostera, hasteko. Guk beti legez gure lurretako produktuakaz eta denporaldiko jatekoakaz egingo dogu behar. Oraingo honetan, itsasoa eta lurra nahastauko doguz sukaldean, alde batetik, lebatza eta, bestetik, barazki sortea.
LEBATZ BUZTANA, KIPULA, PORRUA ETA AZENORIOAGAZ
Osogaiak:
- Bi lebatz buztan (bakotxa 450 gramukoa).
- Berakatz ale bat.
- 75 gr. oliba-orio.
- 30 gr. urun.
- 20 gr. ardao zuria.
- 1/2l. Arrain saldea edo frantzesporru ura.
- Gatza.
- Kipula erdi juliana eran ebagita (luzetara).
- Porru bat juliana eran ebagita.
- Azenorio bat juliana eran ebagita.
- Kipuleta.