Musikea  III. urtea // 73. zenbakia

REM taldearen disko barria prest


Diskoa ondoko abestiek osotuko dabe:

- Leaving New York
- Electron Blue
- The Outsiders
- Make It All OK
- Final Straw
- I Wanted To Be Wrong
- Wanderlust
- Boy In The Well
- Aftermath
- High Speed Train
- The Worst Joke Over
- The Ascent Of Man
- Around The Sun

Disko barriko 13 kantuen artean, orain hilabete batzuk Interneten argitaratutako Final Straw kantuaren bersino barria topauko dozue.


Gotzon Uribe

Talde beteranoa da REM (Rapid Eye Moviment). 1980an jaio zan Georgian eta ordutik, Michael Stipe, Peter Buck, Mike Mills eta Bill Berryk hogei disko grabau dabez, bilduma, soinu banda eta enparauakaz. Around The Sun, REM taldearen 21. diskoa izango da.

Gaur egun, Rem taldekoak euren disko barriari azken ukutuak emoten dabiz. Oso ixila edo oso potentea bezela deskribidu daben lan hau Bahamas ugartean grabau dabe eta kaleratu eta berehala mundu mailako biran sartuko dirala iragarri dau taldeko buruak, Michael Stipe-ek.

Diskoa urriaren 4ean plazaratuko da eta bere izenburua “Around the Sun” izango da. Diskoaren aurkezpen data irailaren 27an izango da eta aurrerapen singlea “Living New York” izenekoa daborduko irrati musikaletan entzun daiteke.