Jan-edanak  III. urtea // 73. zenbakia

Umeek frutea eta barazkiak jateko ideiak


Barazkiak preparetako modu bereziak

·Barazki pureak patata nahikotxo eta barazki gitxitxuagogaz preparau leitikez, apurka-apurka ahosabaia barazkiaren gusto barrira ohitzen joateko.
Arrozak be barazki batzuen gustoa suabetu egiten dau.

·Purearen gainean, zanoria apur bat birrindu geinke. Kolore apur bat emoten deutso platerari, umeak zatitxuakaz jolastu leike eta zanoriaren gustoa nahikoa dultzea danez, barazki gordinak jateko ohiturea hartuko dau geldiro-geldiro.

·Tomatea egosi eta purea egin ostean, pasadorea erabili haziak desagertarazoteko, izan be, ume askori jatekoetan “gauzak” topetea ez jake gustetan. Kipulea oriotan prijidu eta gainean tomatea be prijidu.

Prijiduta preparetan diran jatekoakaz gehiegikeriarik egiten ez badogu eta umeari kipula prijiduaren gusto dultzea gustau, barazki gehiagogaz be erabili geinke preparetako modu hau.

·Ume batzuri gustetan ez jakena orioaren gustoa izaten da: batzuetan gurago izaten dabe girasol-orioa, oliba-orioa baino gusto gitxiago daukalako. Aprobea egin behar da.

·Sagar eta zanorio-ura.

·Umeari asko gustetan jakon bigarren plater baten guarnizino moduan erabili geinkez barazkiak forma desbardinakaz: espinakazko bolatxuak, izarren formako zanorioak, piperrakaz besoak eta hankak eginda okela zatiaren ondoan, txanpinoi edota alkatxofen etxurea be erakargarria suertau ahal jake...

·Bainak edo lekak, nahiko barazki dultzea dira eta barazki osoak (pure egin barik) jaten hasteko nahiko gomendagarriak. Bigun-bigun preparau eta hasikeran beharrezkoa bada patata askogaz eta txiki-txiki eginda.

·Barazkien kroketak: azelgena, espinakena, kalabazarenak,….

·Kalabazina patata tortilan nahastau patatearen forma bardinean ebagita.

·Azelgen penkak egosi eta York pernilagaz batera San Jakoboak preparau.

Kontuak kontu, imajinazinoa behar da. Hemen aitatutako barazki eta fruta muetak guztiz aldakorrak dira eta aukerak ugari; beraz, seguru zeuk be beste hainbat modu asmauko dozuzana umeek horrenbeste kopla barik, danerik jaten ikasi dagien. Aurrera!

Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Elikaduran Diplomatua

Umeek jateko ohitura asko 2-3 urte daukiezan bitartean hartzen dabez eta ohitura onak hartzeko modu onenetarikoa gurasoak eredu izatea da.

Fruta eta barazkiek Elikagaien artean talde berdea osotzen dabe: mineral, ur, bitamina eta zuntzean aberatsak dira.

Umearen edadea eta alergien arriskua be kontuan euki behar dira; horretarako, egokiena pediatrearen aholkuak jarraitzea da.

Ume batzuri txiki-txikitatik gustetan jakez baina beste batzukaz, ostera, kostau egiten da fruta ta barazkiak jan arazotea. Atal honetan, erabili geinkezan errezeta desbardinak azalduko dodaz. Dana dala, ume bakotxa mundu bat da eta leitekeana da errezetetako batzuk gustetea eta beste batzuk ez; sasoi baten batzuk jatea eta beste baten ez. Pazientzia behar dogu eta aldi berean jatekoakazko maitasuna adierazoten jakitea be bai. Ez da erraza, baina gurasoen beste erronketako bat da; animo beraz!

Frutakaz egiteko ideia batzuk

·Laranja-ura, sagarra eta platanua, dana batera batiduan.

·Madaria, nektarina, laranja-ura eta “maria” erako gaileta bi batiduan.

·Umearen gustokoa dan izozki bolatxu batzuk kopa baten, piña zatitxuak eta almendra batzukaz.

·Frutu sikuak edo pasak erabilten doguzanean, nahasteak gozoagoak bihurtzen doguz baina kontuan euki behar dogu umeak azalak onartzen dauzan ala ez. Okaran pasak esaterako errazak dira azala kentzeko eta ez dabe pepitarik eukiten: Yogurra, sagar zatiak eta okaran pasa zatiak nahastau eta egin aprobea.

·Laban erretako sagarrak (batzutan azukera apur bat erabilteak erakargarriago bihurtzen dauz).

·Sagar eta madari konpota, mahats pasa batzukaz edo intxaur zatitxuakaz

·Gaztai freskoa sagar konpotagaz batera.

·Yogur naturala azukera eta mailuki zatitxuakaz (edota batiduan).

·Esnea eta melokotoia batido likidoa bihurtuta.

·Esnea, okaranak eta ogi zatitxuak edo gaileta apurrak; dana batera irabiauta.

·Meloia forma desbardinetan ebagita: haginak egin daitekez edo itsasontsi bat (zotzakaz masta eginda adibidez).

·Mazedonia: kereizak, platanoa, madaria, mandarinea eta laranja-ura. Gura izan ezkero, koko apur bat edo intxaurren bat birrindu leiteke gainera.

·Flana egiten dogunean, madari eta piña zati batzuk bota eta dana batera sartu laban.

Polita izaten da umeakaz batera masustak hartzen joatea eta gero eurekaz mazedonia edo beste errezetaren bat asmetea.

Fruta gehienakaz jolastu geinke forma desbardinak sortzen, honek jatekoa erakargarriagoa egingo badau…