Kulturea  III. urtea // 73. zenbakia

Urgentziazko galdera batzuk artearen gainean


Baina dana ez da diru kontua, eta hementxe agertuko jaku, lehenengo aldiz, arte berbea: koadro horreek ondasun bat dira, auto bat edo hondartza aurreko etxe bat diran moduan. Baina ondasuna ez eze, ondarea be badira, eta ondare bakarra, koadroak be bakarrak diranez. Museo batzuetako arduradunek planteau be ez dabe egiten lan horreek aseguretea: euren berbetan esateko, obrak bakarrak eta ordezkaezinak dira. Halanda ze, ezin dira pagau, ezin jake prezio bat ipini. Artelan bat, museoan dagoan momentutik, ez dago salerosketako merkatuan eta, euren eretxiz, merkatuan dagoanak baino ez dauka preziorik. Eztabaidarako aukera zabala emoten dauan gaia, duda barik. Arteak prezioa dauka? Museoan dagoan margo batek edo bildumagile pribadu baten horman dagoanak bardin balio dabe? Koadro baten balioa handitu egiten da erakusgai dagoanean? Eta, batez be, zergaitik?

Eta, azkenean, artearen gainean berbetan hasten garan guztietan pasetan dan moduan, zalantza gehiago pizten dituan itauna jatorku, betikoa: museo bateko horman ume batek koadro bat eskegi ezkero, eta museo horretako bisitariak harri eta zur koadro horreri begira geratu ezkero, ez ete da pentsetakoa koadro hori be artea dala? Definizinoz, behintzat, artea. Eta, ondorioz, ez ete da pentsetakoa milioiak balio dituala merkatu baltzean edo zurian? Azkenean, ba, betiko galdera: ze deabru ete da artea?

Julen Gabiria

Lehengo astean, Osloko Munch Museoko lapurretak mundu osoko panorama kulturala astindu eban, duda barik. Jakina danez, abuztuaren 22an, domeka goizean, aitatutako museoa bisitariz beteta egoanean, hiru gizon sartu ziran eta, jenteari pistolakaz mehatxu eginez, Edvard Munch margolari norvegiarraren “Garrasia” eta “Madonna” koadroak hormatik hartu eta alde egin eben. Sinple-sinple, pelikula baten moduan.

Albiste hau idazterako momentuan, ez egoan lapurren ezelako arrastorik eta, batez be, inok ez ekian Osloko poliziak emondako hiru hipotesietatik zein beteko zan, baten bat beteko bazan. Honeek ziran hipotesiok: enkarguko lapurretea, erreskatea lortzeko “bahiketea” edo atentzinoa lortzeko ekintza ikusgarria izan ete zan domekakoa.

Edozelan be, ez da hori oraingoan gehien interesetan jakun gaia. Lapurretearen osteko hurrengo albiste deigarria astelehenean zabaldu zan: koadro horreek ez egozan asegurauta, ez lapurreten kontra behintzat. Bai, barriz, sute eta itoginen kontra. Hasieran, albistegiek harridurea agertu eben, baina apurka-apurka arte museoen errealidadea zein dan agirian geratzen hasi zan: ezinezkoa da museoetako maisulanak aseguretea. Galdera mordoa sortu dira, eta eztabaidea mahai gainean dago.

Izan be, Osloko Munch Museoko lapurretearen ostean, erakunde publiko batzuek esan ebenez, museo nazional batentzat guztiz ezinezkoa da euren bilduma iraunkorrak lapurreten kontra aseguretea, estaduari horrek ekarriko leuskion neurribako kostua dala eta. Museo gehienek gauza bera esan dabe: aldi baterako erakusketetarako lekuz aldatzen diran obrak baino ez dira aseguretan. Museo pribatuen kasuan, barriz, museoetako jaubeen esku geratzen da obra horreek aseguretea, eta askotan uko egiten deutsie poliza altu horreek kontrateteari.