King Arthur
Holan film bat ikusikeran, askotan ez dago bape garbi zer azpimarratu daiteken. Gidoia, esaterako, momenturik onenetan, ezin txarragoa da. Personaiak gatzbako eta motelak dira, flashbackak guztiz artifizialak eta makalak eta personaien arteko hartu-emonak sinple baino sinpleagoak.
Bestalde, antzezleen jarduna gidoiaren parean dagoala esan daiteke; Cilve Owen-en (Arturo) adierazgarritasun ezaz gozetako aukerea euki ostean, Ioan Gurffudd-ek (Lancelot) bekokia eten barik tximurtzeko daukan gaitasun trebea ikusi ahal izango dozue. Horreei lagunduz, Keira Knightley (Ginebra) dago, orain arte beraren antzezpen lanakaitik baino gehiago bestelako ezaugarri fisikoakaitik ezagutu dogun antzezlea; pelikula honetan, baina, zikin eta lohi agertzen dan ezkero, ezin izan dauz bere doerik agirikoenak erakutsi.
Azkenik, Antoine Fuqua zuzendariaren ukutuak aitatu behar dira. Antza danez, “Training day” film kaskarragaitk Oscar saria eskuratu eta gero, gizona puztu egin da eta edozerk balio leikela pentsau dau. Izan be, holako film bati gitxienez ekintza eszena indartsu eta ikusgarriak eskatu behar jakoz, baina, zorionez, horretan be ez dau inondik inora asmau eta, gauzak holan, filmak ez dau kaskarkeriaren maila eta oreka orokorra galdu. Eta hau guztiau gitxi dala uste badozue, ikusi zein dan filmaren iraupena.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Antoine Fuqua.
- Herrialdea: AEB, Irlanda eta Erresuma Batua.
- Iraupena: 130 minutu.
- Antzezleak: Clive Owen (Arturo), Keira Knightley (Ginebra), Stellan Skarsgård (Cedric), Stephen Dillane (Merlin), Ray Winstone (Bors), Hugh Dancy (Galahad), Til Schweiger (Cynric), Ioan Gruffudd (Lancelot), Mads Mikkelsen (Tristan), Joel Edgerton (Gawain), Ray Stevenson (Dagonet), Sean Gilder (Jols).
- Gidoia: David Franzoni.