Zinea  III. urtea // 73. zenbakia

Nazinoarteko zuzendari garrantzitsuak “Urrezko Maskorra”ren bila


Programazinoaren aurrerapena

- Woody ALLEN: MELINDA ETA MELINDA, AEB. Inaugurazinoa (Lehiaketaz kanpo)

- XU Jinglei: A LETTER FROM AN UNKNOWN WOMAN, Txina.
- Carlos SORÍN: BOMBON-EL PERRO, Argentina-Espainia.
- Susanne BIER: BRØDRE (BROTHERS), Danimarka.
- María Victoria MENIS: EL CIELITO, Argentina-Frantzia.
- SONG Il-gon: GEO-MI-SOOP (SPIDER FOREST), Hego Korea.
- François DUPEYRON: INGUÉLÉZI, Frantzia.
- Robert GUÉDIGUIAN: MON PÈRE EST UN INGÉNIEUR, Frantzia.
- Michael WINTERBOTTOM: NINE SONGS, Britainia Handia-AEB.
- Pete TRAVIS: OMAGH, Irlanda-Britainia Handia.
- Adolfo ARISTARAIN: ROMA, Argentina-Espainia.
- Goran PASKALJEVIC: SAN ZIMSKE NOCI (NEGU-GAU BATEKO AMETSA), Serbia & Montenegro.
- John SAYLES: SILVER CITY, AEB.
- Víctor GAVIRIA: SUMAS Y RESTAS, Kolonbia-Espainia.
- Daoud AOULAD-SYAD: TARFAYA, Maroko-Frantzia.
- Bahman GHOBADI: TURTLES CAN FLY, Iran-Irak.

Joseba Terreros

Aurten, Donostiako Zinemaldiak mundu zabaleko zinemagintzan izen handia daukien zinegile taldea bilduko dau bere programazinoan; gauzak holan, ondoko honeek azpimarratzekoak dira: Adolfo Aristarain (Urrezko Maskorra 1992an, “Un lugar en el mundo”), François Dupeyron (Urrezko Maskorra 1999an, “C’est quoi la vie?”), Robert Guédiguian, Goran Paskaljevic, John Sayles (Atzera begirakoa 1994an), Carlos Sorín, (Epaimahaiaren Sari Berezia 2002an, “Historias mínimas”), Michael Winterbottom (Atzera begirakoa 2003an).

Aurreko astean be iragarri genduan lez, Zinemaldiari hasikerea emoteko “Melinda and Melinda, Woody Allenen pelikula barria lehiaketaz kanpo proiektauko dabe. Zuzendari newyorkdarrak komedia erromantikoa eta drama buztartzen dauz Manhattanen girotutako istorio honetan. Antzezle lanetan ibili dira, besteak beste, Will Ferrell, Jonny Lee Miller, Radha Mitchell, Amanda Peet, Chloë Sevigny eta Wallace Shawn. Filmeko pertsonaia batek dinoan lez: “Lur jota dago, etsita dago, bere burua hilteko zorian dago. Hau da komeria”.