Lapurdin, Musika Itsasaldean jaialdia, XVIII. mendeko musikeagaz
XVIII. mendeko musikea be eskainiko dabe jaialdian parte hartuko daben talde ugarik. ‘Ez dogu jaialdi barroko bat egin gura, baina Bach, Beethoven edo Schuberten obren soinuen artean ibiltea proposatu gura dogu’, dinoe antolatzaileek. Musikari ezagun horreez gan, beste batzuen obrak be egongo dira entzungai Lapurdin, Mozart, Beethoven, Chopin eta Schumanen lanak berbarako.
Egitarauean ekitaldi ugari topau geinkezala ezin ukatu. Aukeraketea egitea gatxa izango da, eta askok danak ikusi eta entzun gura izango dabez.
Bizkaie!
Musika Itsasaldean jaialdiaren 45. edizinoa da aurtengoa. Beti be boluntarioen eskutik, 13 bat kontzertuz gozatu ahal izango dabe musika zaletuek abuztuaren 29tik irailaren 14ra arte. Horreen artean aipagarrienetarikoa irailaren 7an Lapurdi Itsasaldeko Orkestrak Errenteriako Andra Mari koruagaz emongo dauan kontzertua da. Vincent Barthe zuzendariaren gidaritzapean, Wolfgang Amadeus Mozarten Introït, Requiem eta Kyrie joko dabez lau bakarlariren laguntzinoagaz. Donibane Lohizuneko elizan 21:00etan izango da ekitaldi berezi hau, jaialdiko gainontzeko ekitaldi gehienen legez.
Irailaren 1ean, Alemaniako Dresde herritik Orkestra Filarmonikoa etorriko da bere ehun musikariakaz eta Richard Wagnerren obrea entzuteko aukerea eskainiko deuskue, Rafael Fruhbeck Burgosen zuzendaritzapean. Orain arte ehun bat orkestra sinfoniko zuzendu dauz Fruhbeck-ek Bilbao, Montreal, Berlin, Washington, Vienne eta beste hainbat uritakoak.