Agendea  III. urtea // 72. zenbakia

Argentinako umeak euskeraz olgetan


Zoriontzeko txartelak 2004. urteko jaiak zoriontzeko erabiliko dauz FEVAk, alkarteak urtero hainbat alkarte eta erakundetara bialtzen horrelako txartelak eta.

Bizkaie!

Argentinako euskal etxeetako kide "txikienek" egiten dabezan ekintzei garrantzia eta zabalkunde handiagoa emoteko, Argentinako Euskal Erakundeen Federazinoak (FEVA) herrialdeko hainbat euskal etxetara proposamenak bidali dauz umeek euskareagaz lotutako ekintzetan parte har dagien.

Holan ba, Gabonetako eta Urte Zaharreko zorion-txartelak egingo dabez, danak euskeraz, eta bideoan grabatuko dira lan guztiak. Horrez gan, argazkiak be atarako dira. Ostean, material guztia Ciudad de Platan urrian egingo dan Euskal Aste Nazionalean egongo dira ikusgai. Euskerearen txokoan ikusi ahal izango dira guztiak.