Musikea  III. urtea // 72. zenbakia

Jimi Hendrixen ganeko bildumea aurkeztu dabe Londresen


Aurrerago aitatutako gauzez gan, musikariaren sustraiak adierazoten dabezan hainbat jake, bere bilduma personaleko argazkiak, kartelak eta kanten berbak topau geinkez. Ganera, Woodstock, Monterrey eta Wighteko ugartean egindako kontzertuetan grabau ebezan 300 orduko irudiak be ikusi ahal izango dira. Hendrixek berak grabautako 47 musika-zinta be entzungai egongo dira bilduman.

Seattlen jaio zan Jimi Hendix 1942. urtean. Istripu bat zala eta, armadako parakaidismo-unidadea itxi egin behar izan ebanean hasi zan musikearen munduan. 1970. urtean, bere 5. diskoa zan First Rays of the New Rising Sunen grabazinoa egiten ebilela hil zan Hendrix, drogamenpekotasunak jota.

Bizkaie!

Fender Strato Caster gitarra zuria, Hendrixen 500 gauza personal, kontzertuetako sarrerak eta olerkiak topau ahal izango dira Londresen Jimi Hendrix musikariaren ganean aurkeztu barri daben bilduman.

Gitarra-jolearen ganeko bilduma handiena da, eta enkantera atara baino lehenago sei hilabetez egongo da ikusgai Inglaterrako uriburuan. Bildumeak 15 milioi dólar (12,3 milioi euro) balio dauz.