Kulturea  III. urtea // 72. zenbakia

Euskal-Erromantze Linguistika I. Jardunaldiak


Bilkurak, gorago esandako moduan, urriaren 27an (aratsaldez), 28an eta 29an (egun osoz) egingo dira, eta izena emon gura izan ezkero, 943 310 855 telefonora deitzea besterik ez dozue egin behar.

Bizkaie!

Euskal-Erromantze Linguistika I. Jardunaldiak antolatu dauz Eusko Ikaskuntzak. Erakundearen Bilboko egoitzan egingo da topaketea, urriaren 27, 28 eta 29an. Hizkuntza eta Literatura Sailekoei eta Historia eta Antropologiakoei zuzenduta dagoz, baita Filologia, Historia eta Artxibistika arloko profesional, ikertzaile eta unibersidadeko ikasleei be.

Antolatzaileen arabera, euskera-erromanikoaren arloko linguistika ikerketearen nondik norakoak eta lan ikuspegiak ezagutarazoko daben topagune modura antolatu dabez jardunaldiak, euskal hizkuntzea eta erromantze aldaerak aztertuz, beste gauza askoren artean, eta beti be gaur egungo ikuspuntutik eta ikuspuntu historikotik.

Iturri dokumentalen tratamentuari eta barrikuntza metodologikoari jagokozan alderdiak barrikusiko dabez topaketetan, baita teknologia barriek honetan guztian daukien eragina be.