Guggenheim Bilbao Museoa eta Donostiako Aquariuma: EAEko ekipamentu kultural bisitatuenak
Guggenheim Bilbao Museoa (874.807 bisitari) eta Donostiako Aquariuma (336.453 bisita) izan ziran joan dan urtean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekipamentu kultural bisitatuenak.
Gipuzkoan dagoz bisitari gehien dabezan zortzi ekipamentuetatik lau: Zientziaren Kutxaespazioa; Chillida Leku Museoa; San Telmo Museoa; eta Aquariuma. Bestalde, Bizkaian bi dagoz: Guggenheim Bilbao Museoa eta Arte Eder Museoa. Azkenik, Araban beste bi dagoz: Artium eta Arabako Arte Eder Museoa.
Joan dan urtean zehar, EAEko erakarpen kulturaleko bi gune nagusienek bisitari kopurua gehitu eben 2002. urteagaz konparauta. Gauzak holan, Guggenheim Museoan % 2,7 bisita gehiago izan ziran eta Aquarium donostiarrean % 8,7.
Era berean, 100.000 bisitarien gainetik kokatu dira baita Bilboko Arte Eder Museoa, 135.027 erabiltzailegaz eta % 10eko jatsiereagaz, eta Zientziaren Kutxaespazioa, 126.640 bisitarigaz eta % 2,8ko gehikuntzeagaz.
Chillida-Leku Museoak 89.669 bisita jaso ebazan igaz, eta erabiltzaileen igoerarik handiena lortu eban ekipamentdu kulturala izan zan: % 5,8. Beste alde batetik, Arabako bi zentro kulturalek, Artiumek (75.800 bisitari) eta Arabako Arte Eder Museoak (36.260), jatsierarik handienak izan ebezan, % 25,6 eta 33,6koak, hain zuzen be.
San Telmo Museo gipuzkoarrari jagokonean, ekipamentdu honek 47.549 bisita jaso ebazan joan dan urtean, hau da, aurrekoan baino % 23,9 gitxiago