Zinea  III. urtea // 70. zenbakia

“Sith-en errebantxea”, Izarretako gerrearen III. izenburua


Hile honetan Starwars-en jarraitzaile amorratu eta sutsuek San Diegon egindako batzarrean, LucalFilms enpreseak pelikula honen izenburuaren publizidadea egiteko aprobetxau eban; jarraitzaileok harrera ezin hobea egin eutsien izenburuari, “jente guztiak dakian legez, onak, hau da, Jediak mapatik desagertu behar izango diralako III. ale honetan”.

Pelikulearen izenburua aurkezteaz ganera, George Lucas-ek Ryan Church-en apaingarrien diseinu lanak be aurkeztu ebazan, Wookies bizi diran basoaren marrazkiak erakutsiz; era berean, Anakin-en eta Obi-Wan Kenobi-ren arteko burrukearen eszena batzuk be ikusi ahal izan ziran, baina efektu berezi barik.

“Jediren itzulera” filmak hasikeran baten “Jediren errebantxea” izena eukiko ebala aitatu zan; halandaze, film honeen jarraitzaile askoren eretxiz, Lucas-ek izen hau berreskuratzea egoki-egokitzat jo dabe. Dana dala, gorago esan dogun legez, filma ezin izango dogu 2005ko maiatzaren erdialdera arte ikusi.

Joseba Terreros

Galaxietako gerrearen azkenengo kapitulua ez da 'III. episodioa' izango, beste barik. Zinearen historiako bilduma galaktikorik ospetsuaren hirugarren ale hau (edo ikuspuntuaren arabera, seigarrena) “Sith-en errenbantxea” izenagaz bateatu dabe, gaiztakeriaren indarraren jaube eta Jedi-en aurkari sutsuei erreferentzia argia eginez.

Hirugarren pasarte honi esker, George Lucas-en jatorrizko trilogiak eta oraingo ale barriek bat egingo dabe. Hori bai, Anakin Skywalker burrukalari handia Darth Vader bihurtzen dan pelikula hau ikusi ahal izateko 2005eko maiatzaren erdialdera arte itxaron beharko da.

Orain dala mende laurdena sortutako bilduma honeen ganeko web gunean daborduko agertu da pelikulearen izenburua. “Sith-ak indarraren alde ilunaren jaubeak dira eta Jediren arerioak. Mila urte lehenago jediek ia guztiak hil ebiezan, baina gaiztakeriaren aldeko talde honek klandestinidadean biziraun eban” irakurri daiteke Star Wars-en web ofizialean.