Euskerea berbagai  III. urtea // 70. zenbakia

Abuztua egiten


Neuk autobusena sekula ez dot bizi izan (esan gura dot kartela ikustearena; autobusak sarritan hartu izan dodaz berandu... eta beti, ahal dala, bihar hartzeko intentzinoagaz!), ez dot neure esperientzia bidez ezagutzen, baina beste batzuk tokau izan jataz: El Corte Inglés etxean sartu ezkero, errez ikusi neban gauza danak taldeka batuta dagozala, lorategia kenduta. Bai, bai, lorategia etxe osoko solairu danatan dago. Eskailerak igo eta hantxe iminita dago: lehenengo landarea. Eta barriz igota: bigarren landarea. Landareak leku danatan. Eskerrak “planta baja” ez ebela “landare txiki” legez itzuli; ezpabere, “bonsai” imintea igual hobe izango zan.

Eta erosketak egin eta gero, Arratiko gizona trenera joaten da. Lemoako tranbian ez dau iminiko, baina bada tren geltoki batzuetan jarritako kartel polit bat, trenen emetasuna goraipatzen dauana. Gero esan dagiela euskeraz ez dagoala generorik! Gona sekula ikusi barik be, “tren azpikogonak” erabili behar izan dabez bidaiari batzuek, eta askotan ez jakiez balio euren bidaia desiratuena egiteko. Oraindino jazo ez bada be, laster ikusiko dogu beste kartelen bat tren azpikogonatan ibilteko gonbitea egingo deuskuna: “anden” berbea itzuli behar dan egunean, inork “ibili zaitezte” iminiko dau, ganera, zentzuz, aldi berean euskerearen normalizazinoa eta produktuaren marketing kanpainea egiten dauazalako.

Bazkaltzeko ordua ailegetan danean, Arratiko eta ez Arratiko gizonak be, agian gosea galduko dau menua ikusten dauanean. Hasteko, sano gatxa izaten da euskeraz idatzitako menuak ulertzea, eta euskal herritar elebidunek itzulpenak egin behar izaten dabez ia kasu gehienetan. Bateren batek sekula “frijituak aldatuak” eskatuko ebazan bere seme-alabentzat, edo “lekatxu izozkia” hartuko eban postretan. Neuk horreek sekula ez dodaz probau, baina oso gertukoa egiten jat “hizkuntza saltsan” jatea.

Ez dakit oso “zerrenda” izango ete zan itzulpen horreek egin ebazan personea (ez dot pentsetan danak persona berberak egingo ebazanik), baina hasi ezkero zerrenda errez osotu leiteke.

Testu hau idatzi aurretik bankura joan naz Bizkaiko Berango herrian, kutxazain automatiko batera, eta diruagaz batera barre bateren bat atera dot be bai. Hantxe egon dan kartel batek hauxe esaten eban: “Jaiak diran gauetean izandako bandalismo erasoak direla-eta, kutxazain automatiko itxita ostiral egongo da hau, larunbat eta igande gauetan.”

Zelan ez gara euskaldunak azkarragoak izango ba! Edozein mezu ulertzeko be, a ze ahaleginak egin behar doguzan.

Xabier Paia

Gaztelaniazko esakerea bada be, espero dot Bizkaieko irakurle danek ulertuko dabela zer esan gura dauen espresino honek. Abuztuan gagozanez, abuztua egiten gagozala esan leiteke, baina badira neguan be abuztua egiten dabenak. Euskereak horretarako aukera handiak emoten ditu, badagozalako askorik jakin barik euskeraz lanean hasten diranak. Edozelan be, argi itxi gura neuke honegaz ez dodazala euskerea ikasten dabilzan horreek mindu gura, hori baino, ikasten gogor segiduteko neure bultzadarik indartsuena bialtzen deutset danei.

Egiak esanda, gaurko berbagaia euskera itzulpen baldarrak dira. Ez dakit baldarra berbarik egokiena dan, baina horren urrun be ez nago. Baldarrak eta baragarriak dirala esan leiteke, akaso. “Autobusak bihar eta berandu!” lako esaldiak benetan inork leidu ete dauz, ala euskaltegiko ikasleen lepotik barre egiteko txisteak baino ez dira? Bestela be, inor existiduten al da itzulpenak egiteko hiztegiko lehenengo berbea hartzen dauana? Erantzuna argia da.