Poesia-bonbardaketea Gernikan
Orain hiru urte otu jaken munduan arrazoirik barik bonbardeau ebezan herrietan ‘poesia bonbardaketak’ egitea. Hau da, helikoptero batetik milaka poesia botatea, papeletan, sasoi baten bonbak bota ebezan legez. Holan ba, Gernika ez da talde honek olerkiz bonbardeauko dauan lehenengo herria. Izan be, Santiago (Txile) eta Dubrovnik (Kroazia) poesiaz bete dabez daborduko. Uri bi horreetan bonbardaketa poetikoak arrakastea euki ebala ikusita, ekintzea Gernikan egitea otu jaken. Ganera, Hiroshima (Japonia) eta Dresden (Alemania) bonbardeetako amesa iragarri dau Casagrandek.
Holan ba, abuztuaren 14an 80 poema jaurtiko dabez zerutik. Eusko Jaurlaritzeak Eukal Idazleen Alkarteagaz batera aukeratu ditu olerkiak, eta alkarteak poemok euskeratzeko lana bere gan hartu dau. Larogehi olerki horreetatik erdia idazle euskaldunenak izango dira, eta beste erdiak, barriz, poeta txiletarrenak. Euskaldunenak gaztelaniara itzuli dira, eta txiletarrenak euskerara, Gerardo Markuletaren eskutik. Idazle euskaldunen olerkien artean Aritz Gorrotxategi, Urtzi Urrutikoetxea, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Ana Urkiza eta Juan Mari Irigoienenak egongo dira. Txiletarrenen artean Isabel Bustos, Ursula Starke eta Cristobal Romerorenak irakurri ahal izango doguz.
Olerki guztiak orrietan batu eta helikopteroen laguntzinoagaz 100.000 ale botako dira zerutik. Askok, orain 67 urteko egun baltz ha gogoratuko dabe, eta egia esan, olerkiak izan arren, batek baino gehiagok gurago izango dau momentu ha barriro gogora ez ekartea.
Bizkaie!
Alemaniako Aire Armadeak 1937ko apirilaren 26an bonbardeau eban Gernika, astelehen batez, merkadu egunean. Munduan, helburu zehatzik barik egin zan lehenengo bonbardaketea izan zan Gernikakoa. Ordutik hona, aurpegi tristeagaz, askotan gogoratu izan deuskue aitita-amamek egun ha. Baina istorioa entzutea eta bertan egotea ez da gauza bera, ez.
‘Besteek bonbak jaurtitzen dabezan lekuan guk olerkiak jaurtiko doguz’ lelopean, Cristobal Bianchi Txileko Casagrande taldeko kideak ekimen berezia egin gura dau Gernikan, abuztuaren 14an, Andra Mari eta San Roke jaiak aprobetxauta.