Le Tour de France
Doinua: Espainian behera
Tourrera joan ziran
intentzino finez,
podium-a hartzeko
ametsak eginez.
Baina zorteak ez dau
lagundu, tamalez;
herrira bueltau dira
sinistu ezinez,
Espainiako futbol
jokalariak lez.
Mayo udabarrian
hasi zan ederto,
ez eban asko behar
dana irabazteko.
Nahiz ta erorikoa
izan dan tarteko,
batzuk esaten dabe
dana ez sinisteko,
ondoegi hasi zala
ondo amiatzeko.
Haimarren belaunaren
kontua bai pena!
Hori be batek jakin
zeren ondorena.
Bidean emon eutsan
hainbeste problema,
atsedena hartzea
zan egokiena,
une haretan egin
eikean onena.
Nahiz taldeko liderrak
ez ibili zuzen,
beste batzuk lanean
gogotsu ebizen.
Halandabe ez eben
etaparik lortzen;
uste dot argi lotu
jakela Parisen,
Frantziak ez dauela
ezer oparitzen.
Iratxe Ibarra
Nahiz taldeko liderrak
ez ibili zuzen,
beste batzuk lanean
gogotsu ebizen.
Halandabe ez eben
etaparik lortzen;
uste dot argi lotu
jakela Parisen,
Frantziak ez dauela
ezer oparitzen.
Amaitu zan zorioneko tourra. Zorionekoa? Bai, zera. Galdetu laranja koloreko txirrindulariei. Mayo lehen astean jausi eta minutu asko galdu, gero hankarik eta bururik ezin topau, Haimarren belaunak jota, Landaluzeri 20 metro faltan etapea kendu...
Guk Iratxe Ibarrari galdetu deutsagu, ia zer kontetan deuskun tourraren inguruan. Eta markinarrak erantzun deusku, bai, bertsotan erantzun be. Hamarreko txikian jarritako lau bertso dira. Eretxiak eretxi, nonok gaiari heldu eta bertsoak idatzi gurako baleuz, badaki, egin eta geuri bialdu, gustura jarriko doguz eta atal honetan.
IƱaki Aurrekoetxea