Kulturea  III. urtea // 69. zenbakia

Bilbaoko Konparsak alkarlanean, Iñaki Uriarteren omenez


Banaka antolatutako ekimenak

Konparsek banaka antolatu dabezan ekimenak be egongo dira Bilbaoko Aste Nagusian. Holan ba, Pinpilinpauxa konparseak antolatuta, gizonezkoen ‘striptease’ bat egongo da ikusgai abuztuaren 14an. Graffitien lehiaketea be antolatuko dabe ganera, bertoko eta Eslovakiako parte hartzaileakaz.
Mamiki konparseak arabiar bazkaria antolatu dau hilaren 21erako, beste hainbat ekitaldiren artean. Konparsa honetako kideek Emakumezkoen Athletic futbol taldea omenduko dabe.

Ekitaldi faltea ez da egongo aurtengo Bilbaoko Aste Nagusian. Honeek konparsek antolatu dabezanetariko batzuk dira, baino askoz gehiago egongo dirala esan beharrik be ez dago.

Bizkaie!

Bilbaoko 26 konparsak alkarlanean egindako lanari esker 250 ekitaldi antolatu dabez aurtengo Aste Nagusiko gau eta egun danetarako. Ganera, ekitaldiak Iñaki Uriarteren omenaldi moduan egingo dirala iragarri dabe antolatzaileak, oraintsu hil dan kazetaria euretariko bat zan eta.

Ekitaldi ugari horreen artean batzuk alkarlanean sortutakoak dira eta beste batzuk, barriz, konparsa bakotxak antolatutakoak. Alkarlanean antolatutako ekitaldien artean Aerobithoia dago, aurtengo nobedaderik aipagarriena. Aerobithoia abuztuaren 15ean egingo da, goizeko hamaiketan, Arriaga plazan. Parte-hartzaileei kamiseta bana oparituko jake eta antolatzaileek ekimen arrakastatsua izango dala iragarri dabe.

Txupinazoa zapatuan, abuztuaren 14an izango dan arren, Aerobithoiagaz hasiko dira Bilbaoko Konparsek antolatutako ekitaldiak. Egun horretan, hilaren 15ean, Ardao Dastaketea be egongo da, Arenalean, eguerdiko hamabietan. Baso merke baten trukean hamaika kupeletatik ardao gozoa edateko aukerea eukiko dozue bertara hurbiltzen zarienok. Arratsaldeko seietatik aurrera, II. Txalaparta Jaia ospatuko da Arenaleko kioskoaren parean eta Euskal Herri osoko txalapartariek erakustaldia eskainiko dabe.

Astelehenetik barikura xakea izango da protagonista nagusia Arenalean, egun danetan txapelketak eta jokoak antolatu dabez eta, goizeko hamarretan hasita. Astelehenean, ganera, arratsaldeko zortziretan hasita Bertso-Triki kalejirea egingo dabe, Bilbaoko Alde Zaharrean hasita.

Abuztuaren 17an, VIII. Mus Txapelketea egongo da Arenalean arratsaldeko lauretatik aurrera, aurrerago aipatutako xake ekitaldiaz gan. Izena emoteko epea egun horretan bertan bukatuko da, Hor Dago Abante! txosnan.

Hurrengo egunean Basurtuko Ospitalean dagozan umeei bisitea egingo jake. Gura dauana joan leike bisita horretara eta opariak banatuko dira ume gaixoen artean. Bisitaldia eguerdiko hamabietan izango da.

Hilaren 19an Jubilatuakaz bazkaria egingo dabe, Deustuko Salesianos ikastetxean. Egun horretan bertan, Arriaga aurrean, Ikurriñeari omenaldia egingo deutse, arratsaldeko zazpiretan.

Hurrengo egunean Ibilbide Ekologikoa antolatu dabe, eta konparsak Santurtziko portutik Bilboraino helduko dira, errekatik. Gero, Uri Krossa egongo da, Arenalean.

Abuztuaren 21ean, konparsen arabera ‘txupinazoaren egun ofiziala’ izanda, Arriagan egingo dabela esan dabe antolatzaileek.