Azkena Rock 2004 Jaialdia
Esandako moduan, jaialdia irailaren 10 eta 11n egingo da, bariku eta zapatuan. Egueneko kontzertua jaialdiaren atarikoa izango da, eta domekakoa Johnny Cashen omenez egingo dabe. Eguenekoan, The New York Dollsegaz batera, Five Horse Johnson eta The Last Vegas taldeek be joko dabe. Domekakoan, barriz, McGuinnegaz batera, The Screaming Cheetah Wheelis taldeko abeslaria dan Mike Farris be egongo da Azkena aretoan.
The New York Dolls taldea bananduta egoan, baina The Smiths taldeko kantari izandakoak, Morrisey-k, berriro be batzera bultzatu ditu taldeko kideak, Inglaterrako jaialdi baten parte hartzeko. Gero, aukerea ona zala ikusita, beste emonaldi batzuk be egitea erabagi dau taldeak, eta horreen artean dago Gasteizen irailaren 9an egingo dabena. Gasteizera etorriko diran taldeko kideen artean David Johansen kantaria eta Sylvain Sylvain gitarra-jole dira jatorrizko kide bakarrak, taldea osotzen eben beste hiru kideak Arthur Kane, Johnny Thunders etra Jerry Nolan hilda dagoz eta.
Jaialdiko emonaldietan, beste askoren artean, Fun Lovin' Criminals eta Jesse Sykes & The Sweet Hereafter egongo dirala iragarri barri dabe antolatzaileek.
Beste alde batetik, aurretik iragarrita egoazan arren, Redd Kross eta Hoodo Gurus ez dira Gasteizera etorriko, eta Velvet Revolver taldearen parte-hartzea ez dago konfirmeta.
Egunotan konfirmau dan artista barria eta egun bateko kartel buru izando dana Ryan Adams amerikarra dogu, eta Gasteizen eskainiko dauan kontzertua Europa osoan emongo dauan bakarra izango da. Ryan Adams, bere talde osoagaz etorriko da. Rock amerikarraren bultzatzaile garrantzitsuenetarikoa dogu Adams eta azken urteotan aldizkari desbardinek bere lana goraipatu dabe. Ryan Adamsen musikan Neil Young, Rolling Stones edota Dylan-en eragina igarri geinke.
Gotzon Uribe
Gaur egun Euskal Herrian egiten dan nazinoarteko rock jaialdirik indartsuena dogu Gasteizko Azkena Rock jaialdia. Irailaren 10 eta 11an izango da Mendizabala lautadan. Oraintsu, artista eta talde barriak konfirmau dabez antolatzaileek. The New York Dolls talde mitikoak Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren atariko kontzertuan joko dau, irailaren 9an, 21.00etan.
Roger McGuinn-ek (The Byrds taldeko kide izandakoa) aste bereko domekan joko dau Azkena aretoan, irailaren 12an.
Kontzertu horretarako bietarako ez dabe balioko jaialdiko sarrerek, bi kontzertu horreek ez jaialdiko egitarauan sartzen eta.