Pablo Neruda euskeraz
Horren ostean, 30eko hamarkadatik aurrera, Pablo Neruda konsul izan zan Indiako herrialde batzuetan, eta lan horrek Espainiara eroan eban gero, 1934 eta 1938 urteen bitartean. 1941ean Txilek Mexikon eukan ordezkaria izatera heldu zan, eta 1945ean senaduko kide izentau eben Txilen. 1948an, senaduan bertan, “Yo acuso” testua irakurri eta Justizia Epaitegiak Neruda atxilotzeko agindua emon eban. Ordutik aurrera, Neruda ostenduta bizi izan zan, eta garai horretan idatzi eban “Canto General”, bere libururik garrantzitsuena, autorearen berbetan.
1952an, atxilotzeko agindua bertan behera geratuta, Txilera joan zan atzera, eta 1971n Literaturako Nobel Saria emon eutsien, obra zabal eta sendo baten ordainez. 1973ko irailaren 11n, militarrek, Pinochet buru eukiela, Salvador Allende Txileko presidentea hil eben. Allende Nerudaren laguna zan (kontuan izan behar da 1970ean Txileko presidente izateko hautagai izentau ebela poetea, baina berak Allenderen esku itxi eban postu ha), eta golpe militarraren albisteak Nerudaren osasun eskasa gehiago hondatu eban. Handik 12 egunera hil zan Pablo Neruda, munduan gehien saldu dan poema liburuaren egilea, orain euskeraz irakurteko aukerea daukagun liburuaren egilea. Gaur-gaurkoa dan liburu klasiko bat gehiago gure hizkuntzan.
Julen Gabiria
Daborduko konturatuko zineanez, Pablo Neruda jaio zaneko 100. urteurrenaren ospakizunak sarri-sarri antolatzen dira munduko bazter guztietan. Eta munduko leku horreetan zer ospatu badago, pozteko arrazoiak asko be gehiago dira Euskal Herrian. Izan be, urteurren horregaz bat datorrela, Gara egunkariak poeta txiletarraren obrarik ezagunenetako bat emon dau argitara, Jose Luis Padrón poeta legazpiarrak itzulita: “Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua” (“Veinte poemas de amor y una canción desesperada”).
Ricardo Eliezer Neftalí Reyes Basoalto 1904ko garagarrilaren 12an jaio zan Parralen (Txile), eta 1920an Pablo Neruda izena hartu eban, Jan Neruda idazle txekiar handiaren omenez. Unibersidadera joan zanean, intelektual eta poetakaz ibili zan, eta modu horretan, hango giroak eraginda, “Crepusculario” lehenengo liburua idazteari ekin eutson. 1923an argitaratu zan, eta handik urtebetera kaleratu eban orain euskeraz heldu jakun lan ospetsua: “Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua”. Horregaz hasi zan poesian heldutasuna lortzen.