Gero eta gitxiago joaten gara zinemara
Euskal Autonomia Erkidegoan 2003. urtean arte eszenikoen, musika klasikoaren, herri-musikearen eta zinemearen inguruan lortutako datuen ikerketea da SGAEko arduradunek aurkeztutako urtekaria. Bertan, euskaldunen jokerak ikus geinkez, beti be SGAEk daukazan 260 ordezkariek alkarlanean egindako txosten eta informazinoei esker.
Arte eszenikoei jagokenez, EAEn 2.619 antzezlan izan ziran ikusgai antzoki desbardinetan 2003. urtean, aurrekoan baino 74 gehiago. Ikusle kopurua mantendu egin zan, 2002. urteko datuakaz konparauta, eta 657.289 persona joan ziran antzezlanen bat ikustera. Dantzak be, lirikearen antzera, hazkunde nabarmena izan eban.
Musika klasikoari jagokonez, ikusle kopuruak behera egin dau (% 11,7 gitxiago), baina diru-sarrera nabarmen handiagotu zan (% 20,4), 2.660.409 euro batu ziran eta, aurreko urteko 2.210.044 euroen aldean, kontzertuen prezioek gora egin ebelako urte horretan bertan. Musika sinfonikoak be hazkundea izan eban, eta ganbara musikeak, ostera, ez horrenbeste.
Herri-musikearen datuen arabera, ikusle kopurua nabarmen handiagoa izan zan 2003an, OperaciĆ³n Triunfo lako saioei esker, arduradunek azaldu dabenez. 2002. urteko datuakaz konparauta, diru-sarrerak ehuneko 42,1 handiagoak izan ziran eta ikusleen kopuruak be gora egin eban.
Zinemari jagokonez, EAEn zein estadu mailan beheranzko jokerea izan dauala azpimarratu dau Gutierrezek, batez be DVD formatuaren "booma" dala eta. Ikusle kopuruak behera egin dau baina diru sarrerek, ostera, gora, % 1,4 igon dira eta.
Bizkaie!
Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) atara barri dauan urtekariaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ikusle kopuru gitxiago joan zan zinema-aretoetara 2003. urtean. Izan be, igaz 7.529.288 ikusle izan ziran EAEn, aurreko urtean 7.824.626 izan ziran bitartean (% 3,8 bajatu da kopurua). Halan da be, 35.368.206 milioi euro batu ebezan EAEko zinema-aretoek, aurreko urtean baino % 0,2 gehiago.
Holan ba, Ruben Gutierrez SGAEko ikerketen zuzendariak eta urtekariaren egileak eta Ignacio Casado Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak aurkeztu dabe Bilbon urtekaria.