Spider-Man 2
“Spider-Man”, seguru antzean, komiki bat zinera egokitukeran egindako moldaketarik duinetariko bat izan zan. Edozelan be, merkaduko produktu modura itzezleko arrakastea jadetsi dauan arren, ezin esan daiteke bigarren zati hau lehenengoaren mailakoa danik. Edonork ikusi leike erritmo gorabehera handiak dagozala, alkarrizketak tarteka-marteka sano pobreak dirala eta zati askotan betelana besterik ez dala egin.
Maitasun istorioa, kasu baterako, nahiko harrigarria da, MJren personaia umegorri baten antzera aurkezten deuskulako. Gauza bera esan geinke filmaren umoreari jagokonez: Peter Parker-ek eten barik hartzen dauazan golpeak baliabide eskasak dira, ikus-entzule helduen barreak eragiteko.
Hori bai, ekintzea azaltzen danean pelikuleak erritmoa berreskuratu eta kalidadezko pasarteak eskaintzen dauz. Beraz, argi eta garbi ikusi geinke non sentiduten dan erosoen Raimi zuzendaria.
Halan eta guztiz be, ekintzaz betetako pasarte horreek ez dira filma orekatzeko baizen indartsu eta sendoak eta kontakizuna, duda barik, hankamotz lotzen da behar baino gehiagotan.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Sam Raimi.
- Iraupena: 127 minutu
- Antzezleak: Tobey Maguire (Peter Parker/Spider-Man), Kirsten Dunst (Mary Jane Watson), Alfred Molina (Otto Octavius doktorea), James Franco (Harry Osborn), Rosemary Harris (Izeko May), Donna Murphy (Rosalie Octavius), J.K. Simmons (J. Jonah Jameson), Daniel Gillies (John Jameson), Dylan Baker (Curt Connors doktorea), Bill Nunn (Joseph), Elizabeth Banks (Srta. Brant), Bruce Campbell, Ted Raimi (Hoffman).
- Gidoia: Alvin Sargent; Alfred Gough, Miles Millar eta Michael Chabon-en istorio baten oinarritua