La Oreja de Van Gogh taldea izentau dabe Grammy Latinoetarako
Amaia Montero buru dauan taldeagaz batera, Grammy Latinoen aurtengo edizinoan irabazle izateko aukera handiak daukaz Alejandro Sanz bakarlariak. Eskarmentu handiko musikaria da Sanz sari honeetan eta lau Grammy irabazi leikez aurtengo edizinoan.
Bosgarren edizinorako izendapenak banaturik geratu dira eta estaduko talde asko dagoz saria irabazteko aukerakaz: Alejandro Sanz eta La Oreja de Van Gogh talde donostiarragaz batera, David Bisbal, Estopa eta Cafe Quijano be izendaturik dagoz.
Bizkaie!
La Oreja de Van Gogh talde donostiarra barriro izentau dabe Grammy Latinoetarako. Sari garrantzitsu honeek irailaren 1ean emongo dira.
Estaduko talderik arrakastatsuenetarikoa da La Oreja de Van Gogh momentu honetan, eta 'Lo que te conte mientras te hacias la dormida' diskoaren milioi bat kopia baino gehiago saldu ditu dagoeneko mundu osoan. Egunotan, Hegoameriketan ibili dira kontzertuak emoten eta bireari AEBetan emongo deutsie amaierea garagarrilaren azken egunetan. Argentinara egindako bigarren bisitan, oraintsu Buenos Aireseko Luna Park zelaian emon eben kontzertuan 7000 lagun baino gehiago izan ziran. 1999an egin eban lehenengo bira talde donostiarrak Argentinara baina orduan jentearen erantzuna ez zan hain ona izan.