Kokein taldearen lehen disko luzea laster kalean
Eibarko taldeak aurreko urtean kaleratu eban estreinako maxi-diskoa. Urtebetean hemetik eta handik geratu barik ibili dira zuzenean joten. Talde sendoa da Kokein; orain hilabete batzuek Julio Kageta taldeko Iker bosgarren partaidea gehitu jaken gitarretan eta, beraz, Zaloak zuzentzen dauan taldearen soinua gogorragoa da.
Kokein taldea 1999an sortu eben Luther, Ehun Kilo eta Kukka lako taldeetan ibilitako Txitxes, Jatsu, Zaloa eta Fory-Storbaisek; azken honek Kafha taldeko bateriari itxi eutson lekua geroago.
Eibartarrek laguntzaile onak euki dabez beti eta aitagarrienetakoa produkzino artistikoaren ardurea euki dauan Rafa Rueda da baina PLT taldeko Xanpe be digitalizazinoaz arduratu zan Kokein taldearen lehen lanean eta nahasketak, barriz, Haritz Harreguyk egin ebazan Andoaingo Garate estudioetan. Horrezaz gan, musikea eta alde bisuala lotzeko asmoagaz, Borja Olabe argazkilaria, Enrique Laborda diseinugilea eta 'Zutaz oroitzen' kantuaren bideoklipa egin daben Haimar Olaskoaga eta IƱaki Beraetxe be kolaboratzaileen zerrendan sartu behar dira.
Bizkaie!
Kokein taldea buru-belarri dabil hurrengo lana izango dana preparetan Rafa Ruedagaz (PLT). Mungiarra da produkzino artistikoaren ardureagaz dabilena bagilaren lehenengo egunetatik hasi eta diskoa amaitu arte. Grabazino lanak garagarrilean hasi dabez eta ezustekorik ezean irailean edo nahasketak egingo dabezala iragarri dabe.
Abesti barriek rock kutsu handiagokoak dira eta hamar konposizino inguru izango dira taldearen lehen lan luzean. Urrirako dendatan egongo dan oraindino izenbururik bako lan barria Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik kaleratuko da.