Nire anaiaren kotxeko argiak (l’homme, l’être, la maladie): Txuma Murugarrenen disko barria
Orain arte, hainbat talderen babesean eta bakarka be ibili da. Musikan egin dauan ibilbide luzeari 1984an emon eutson hasikerea aspaldian Bizkaian bizi dan oreretar gazte honek; urte horretan, Viuda de Lopez taldeak, pop haizeak erakutsi eutsozan, indar betean ebilen rock radikalari. 1988an, Ttak Ahula taldea sortu eban eta pare bat urte beranduago Sasoi Ilunak taldearen boladea hasi zan. Ordura arte ohikoa ez zan estilo bategaz agertu jakuzan eta hiru disko eder grabau ebezan, 1991n “Sasoi Ilunak”, 1993an “Herri Xumeak” eta 1998an “Harakina”. Urte horreetan guztietan ibili dan taldeetan, bizkarrazur bakarra izan da Txuma Murugarren.
Kontuak kontu, Sasoi Ilunak taldearen ibilbidearen ostean, bakarka argitaratzen dauan laugarren diskoa izango da 'Nire anaiaren kotxeko argiak' izeneko hau.
Bizkaie!
TEMPLAR & BIRDY musikariakaz koprodukzinoan egiten ari dan diskoa da. Bizkaiko LRAD recording izeneko estudioan grabatzen dabil egunotan, eta irailaren amaiera alderako kalean egongo da. Disko hau pausu barri bat izango da Txumaren ibilbidean.
2001ean 'Hegazkinen arima' kaleratu ebanetik talde finkoagaz dabil diskoetan eta zuzenekoetan. Oraingoan, ohiko musikariez gan (Rafa Rueda, gitarra; Rafa Aceves, pianoa; Natxo Beltran, bateria eta Ekaitz Hernandez, baxua) soinu elektronikoakaz esperimentetan hasi da eta leku garrantzitsua izango dabe erritmo horreek azken disko honetan.