Tomate-zopea albahakeagaz
Tomate-zopea albahakeagaz
Osogaiak:
500 gr. tomate heldu, bakotxa lau zatitan ebagita.
Gatza.
Sagar-ozpina.
50 gr. Oliba-orioa
Berakatz-atal bat, bihotza kenduta.
500 gr. ur.
4 albahaka orri.
100 gr. ogi siku (kanpoko azala)
Zelan egin:
Tomate helduak uretan ondo garbitu eta lau zatitan ebagiko ditugu. Thurmix-aren basoan sartu eta gatza, ozpina eta oliba-orioa ganeratuko doguz. Bitartean, berakatza bitan zatitu eta ondo garbitutako albahaka orriakaz batera, tomateak daukaguzan basora botako dogu. Gero, ura ganeratuko dogu, eta zopea hotzago egotea gura badogu, ur hori izotz eran bota geinke.
Ogi sikua botatea baino ez jaku falta orain, eta ostean thurmix-agaz dana pasau eta zopea jateko listo egongo da. Gura izan ezkero, pasadora erabili geinke. On egin!
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo irakurleok, daborduko baditugu gure ortuetan tomateak, eta tenporada ona datorrela esan geinke. Tomate ugari dago eta prezioek be beherantz egingo dabe eta holan tomatea parra-parra jan geinke etxean. Askotan pasetan jaku, baina, barazki edo frutaren bat hozkailuan geratzea, eta helduta dagozanez, ez ditugu gordinik jaten. Holan ba, barazkiak berbarako, lapikokoa egiteko erabilten doguz.
Tomatea, baina, ondo helduta badago, gordinik jaten dogu gehienetan. Guk, oraingoan, zopa freskoa egingo dogu, udarako aproposa, eta baita danon gustokoa be. Arin eta errez egiten da tomate-zopa hau.