'Bilbo Berbaz Berba'
“Berau idazten dabilenak ezin berbaz adierazo leike Larraskituko atzen bost euskaldunakaz euskeraz berba egikeran sentitzen dauan zirrarea, batez be, baldintza arruntatan berau izan beharko zalako neure jatorrizko euskalkia. Ezin sarrera hau amaituko neuke gogorarazo barik euskaldun honeek jasan dabezan mezpretzu, deitore, erdeinu eta sufrimenduak euskaldunak izateagaitik” berbakaz deskripzino labur bat emoten dau Gamindek bere beharraz. Ez da erreza jakiten zer sentiduko eban orduan, baina gaur egungo egoerea ikusita, argi dago aro baten azkena ikusi ebala.
Orduko Bilboko euskerea izan ahal zanaren adierazle, liburuko ohar eta adibideei kasu eginez holako paragrafo txiki bat egitea erabagi dot. Liburuan dagozan adibideetatik hartutako berbak dira gehienak, baina badira gehitutako batzuk be. Espero dot deskalabrurik ez egin izana.
“Orrek egin yeu biarra ta guk koxu du. Es berak bakarrik, beran lekukoak be irebasi deure meriturik. Horreek esteure pentzetan biar andirik egin deurenik, baye eurek il te gero jentiek euren euskeren gosie eukiko du. Emen Franco egon sanien euskeras eskixien itxiten agur esaten bes; oin errikoa izen al da baye jentiek ez du esetuten barres. Espabe, periodikuen edo Bizkaien leidu biko du selan berba iten zan, difuntuekaitik berba barriak ikisteko.”
Ulertu ez dauanak, leidu dagiala Bilbo Berbaz Berba liburua, ulertu dauanak be gustura aztertuko dau eta!
Xabier Paia
Izenburu hau imini eutson Iñaki Gamindek Bilboko euskereari buruz egin eban liburuari. Ezaguna da Bizkaiko euskerearen jagolerik handienetakoa Gaminde dala, bai behintzat ordu gehien pasau ebazana jaurerriko baserri, etxe eta lekuz leku, bizkai euskerearen aztarna biziak hilezkor bihurtzen.
Zelan edo halan, inor paraje egon bada antxinako bizkai euskeratik, hori Iñaki Gaminde izan da. Personaz persona, berbaz berba, bere ikerketa danen fusinoa aurrerapausu handia izango zan historian atzera egiteko bidean.
Jaurerriko kapitalean be ibili zan aztertzailea eta hain zuzen be, horren azaleko azterketa sakon bat (artikulu soil batek kostauta lortuko dau sakontasunik, baina ahalik eta ekarpen handiena egiten ahaleginduko gara) egin gura geunke, gitxienez, bertako berbakerearen barri emoteko Bilboko euskereaz barre egiten dauanari.
Larogeta hamarreko hamarkadan egindako lana da, 1987an ‘Fontes Linguae Vasconum’ aldizkarian argitara emondakoa. Honako berbakaz zehazten dauz bere beharraren zailtasunak: “Bilboko euskerearen egoerea tamala izanda, ez dot pentsetan luzaro iraungo dauanik. Bilboko eremuan bertako euskerea nahikoa txarto badago be, gaur egun hiru aldetan topa leitekez bertoko euskaldunak: Bujan (Seberetxe, Bolintxu, Buja eta Bujagoitin, Arrigorriaga edo Arbujako mugatan), Bilboko hegoaldean (lehengo Abandoko elizatearen lurraldean, Larraskitun, San Juston, Igertun, San Roken eta Benta Berrin) eta Artxandako magalatan, Bilboko iparraldean, Begoñan, Arbolantxan eta Ortxarkoagan”. Material asko batu eban eta ostean, bi ataletan banandu eban bere azterketea: alde batetik, gramatikeari emon eutson garrantzia eta bestetik, hiztegiari.